John William "Bill" Stevenson (Torrance, Kalifornia, 1963ko irailaren 10a) punk rock generoko bateria-jotzaile eta musika-ekoizlea da. Black Flag eta The Descendents taldeetan aritzeagatik eta punk rock disko ekoizle izateagatik ezaguna da.

Bill Stevenson

Bizitza
JaiotzaTorrance (Kalifornia)1963ko irailaren 10a (60 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Lehen hizkuntzaingelesa
Hezkuntza
HeziketaMira Costa High School (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakbateria-jotzailea, musikaria, aktorea, disko-ekoizlea, soinu-ingeniaria, musikagilea, zinema aktorea eta gitarra-jotzailea
KidetzaDescendents
Genero artistikoapunk
Musika instrumentuabateria
DiskoetxeaNew Alliance Records (en) Itzuli

IMDB: nm2190439 Allmovie: p68177
Last fm: Bill+Stevenson Musicbrainz: 328e3ae5-7d8c-4a01-b2b3-b8f41fb7bb23 Songkick: 2356514 Discogs: 252107 Allmusic: mn0000064877 Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

Frank Navettarekin batera The Descendents punk taldea sortu zuen1978an, 1982an "Milo Goes to College" diskoa grabatuz. Black Flag hardcore punk taldean ere aritu zen 1981 urtean, jatorrizko bateria-jole, ROBO, Ingalaterran atxilotua izan ostean. Stevensonek 7 disko grabatu zituen urte bakar batean, 1984 eta 1985 urteen artean Black Flag taldearekin.

1987an The Descendentsera itzuli zen. Hala ere, Milo Aukermanek taldea utzi zuen urte hartan bertan institutora itzultzeko eta Stevensonek, Descendentseko gainerako taldekideekin eta DAve Smalleyekin batera ALL taldea sortu zuen, ordura arte Descendents taldearen azken albumak zeraman izen berbera alegia. 1996an Aukerman itzuli eta grabaketei ekin zieten Descendentsekoek Stevensonekin.

Stevensonek Jason Livermorerekin batera The Blasting Room punk estudioa sortu zuen, Fort Collinsen, Kolorado.

Gaur egun, Stevensonek Descendentsekin jarraitzen du, baita Only Crime izeneko proiektu paralelo batekin ere, Good Riddance,Russ Rankin, GWAR eta Convergeeko kideekin osaturiko punk rock taldea.

Ekoizle aldatu

Stevensonen ekoizle eta soinu teknikari ibilbidea oso luzea da, tNOFX, Bbs Paranoicos, Lagwagon, Rise Against, As I Lay Dying, The Casualties, MxPx , Anti-Flag , Berri Txarrak eta A Day To Remember bezalako taldeekin lan eginaz .

Kanpo estekak aldatu