Beverly Sills, jaiotza-izenez Belle Miriam Silverman, izengoitia Bubbles (Brooklyn, New York, AEB, 1929ko maiatzaren 25a - 2007ko uztailaren 2a) estatubatuar sopranoa izan zen.

Beverly Sills


Metropolitan Operako lehendakari

2002 - 2005
Bizitza
JaiotzaBrooklyn eta New York1929ko maiatzaren 25a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Lehen hizkuntzaingelesa
HeriotzaNew York2007ko uztailaren 2a (78 urte)
Hobiratze lekuaKensico Cemetery (en) Itzuli
Sharon Gardens Cemetery (en) Itzuli
Heriotza moduaberezko heriotza: birikako minbizia
Hezkuntza
HeziketaErasmus Hall High School (en) Itzuli
Professional Children's School (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakaktorea, opera abeslaria, autobiografialaria, musikaria eta enpresaburua
Jasotako sariak
KidetzaArteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Genero artistikoaopera
Ahots motakoloratura-sopranoa
Fachkoloratura-sopranoa
Musika instrumentuaahotsa
DiskoetxeaEMI
ABC Records
Angel

beverlysillsonline.com
IMDB: nm0798116 Allmovie: p65632
Musicbrainz: ccdacf81-4116-4555-a676-cd955736ce8b Discogs: 1262505 Allmusic: mn0001209467 Find a Grave: 20236691 Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

Brooklyn-en jaioa, 1929ko kraxa edo Depresio Handiaren testuinguruan. Aita Errumaniako etorkina zen, ama ordea Errusiarra. Amak bultzatuta, txikitan irratian hasi zen abesten Rainbow House izeneko saio batean.[1] Kantu ikasketak 12 urterekin hasi zituen, Estelle Liebling zuela irakasle.

1947an, Filadelfian, Georges Bizet-en Carmen-ekin bel canto-n gora egin zuen New Yorkeko Operan nagusi izan arte.[2] 1955ean New Yorkeko Operara batu zen, Die Fledermaus-eko Rosalindaren paperean egin zuen debuta.[1] 1980. urtetik eta 1989. urterarte New Yorkeko Operaren zuzendaria izan zen. Ondoren, 1994an, Lincoln Center-eko zuzendari izendatu zuten eta 2002an, Metropolitan Operako zuzendaritza, karguan 2005erarte egon zen.[3] Opera entzuleei hurbiltzearren eta entzuleria zabalagoa lortzearren, zuzeneko transmisioa eta ingelesezko operen ekoizpena bultzatu zuen.

Bere dohain nagusiak ahotsaren araztasuna eta malgutasuna ziren. Arrakasta handiena Italiako musikagileen lanak abestuz lortu zuen, batez ere Gaetano Donizettiren lanekin.

Aniztasun funtzionala duten haurrentzako diru-bilketan ibili zen urteetan, izan ere, bere bi semeek ezgaitasunen bat zuten. Muffy gorra zen, eta Peter atzerapen kogniboa zuen.[4]

Metropolitan Opera-k bere izena daraman sari bat sortu zuen, Beverly Saills Saria, eta jaso dutenen artean, Lisette Oropesa, Angela Meade, Michale Fabiano, Jamie Barton eta Nadine Sierra daude.[5]

Argitalpenak aldatu

  • Beverly: An Autobiography (1987).

Sariak eta Aitortzak aldatu

  • Operako Diska Onenari Saraia 'Manon' diskagatik.[2]
  • 1978an Grammy-a irabazi zuen 'Music of Victor Herbert' diskagatik.[2]
  • 1980an, Askatasunaren Domina, Jimmy Carter presidenteak emana.[2]

Irudi Galeria aldatu

Ikusi ere aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. a b (Ingelesez) Tommasini, Anthony. (2007-07-03). «Beverly Sills, All-American Diva, Is Dead at 78» The New York Times ISSN 0362-4331. (Noiz kontsultatua: 2022-07-16).
  2. a b c d «Beverly Sills, diva de la ópera estadounidense | elmundo.es» www.elmundo.es (Noiz kontsultatua: 2022-07-16).
  3. (Ingelesez) «Murió la genial Beverly Sills» www.laprensa.com.ar (Noiz kontsultatua: 2022-07-16).
  4. (Gaztelaniaz) «Fallece de cáncer la soprano norteamericana Beverly Sills» El Diario Vasco 2007-07-04 (Noiz kontsultatua: 2022-07-16).
  5. (Gaztelaniaz) Redacción. «La soprano Lisette Oropesa, galardonada con el Beverly Sills Prize 2019 del Metropolitan Opera» Platea Magazine (Noiz kontsultatua: 2022-07-16).
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Beverly Sills  

Kanpo estekak aldatu

Beverly Sills (RTVE, 2018)