Betolegi

Nafarroa Garaiko partzuergoa

Betolegi[1][a] (16. partzuergoa: Hiriberri-Orbara) Nafarroa Garaiko partzuergo bat da, Euskal Herriko Nafarroa Garaia lurraldean kokatuta, Pirinioak eskualdean.

Betolegi
 Nafarroa GaraiaEuskal Herria
Map
Kokapena
Herrialdea Nafarroa Garaia
EskualdeaPirinioak
Udalerria 
Administrazioa
Motapartzuergo
Posta kodea-----
Geografia
Koordenatuak42°57′29″N 1°15′01″W / 42.9580545°N 1.25039375°W / 42.9580545; -1.25039375
Azalera0,12 km²
Garaiera702-785 metro
Distantzia61,5 km (Iruñetik)
Demografia
Datu gehigarriak
OharrakHiriberrik eta Orbarak administratua

Hiriberri eta Orbara herriek partekatzen dute partzuergo hau.

Geografia aldatu

Betolegi Aezkoa ibarran kokatuta dago. Irati ibaiak inguratzen du, Orbara igaro ondoren eta Aribera iritsi aurretik, Tristuibartea erreserbatik gertu.

Mugakideak aldatu

Ingurune naturala eta kokapena aldatu

Aezkoako orografia menditsua du, guztiak 1 500 metrotik beherakoak. Pirinio Garaiaren eta Pirinio Beherearen arteko trantsizio-eremu bat da, eta, beraz, mendietan txertatutako mendigune harritsuak ere badaude. Haritz eta pago baso izugarriek erakargarri egiten dute Aezkoako paisaia, Irati ibaiaren ur biziak osatzeko.

Neguak elurte oparoak eskaintzen ditu Aezkoan, eta udak, berriz, leunak eta atseginak.

Klima eta landaredia aldatu

Betolegiko klima mendialdeko klima atlantiarra da udalerri gehienean. Ibaxaren hegoaldean ezaugarri mediterraneoko klima nagusitzen da. Urteko batez besteko prezipitazioak ugariak dira, 1400 eta 1600 mm bitartekoak, eta batez besteko tenperatura 8 eta 10 gradukoa. Urteroko egun euritsuak 130 egun izaten dira. Elurteak ere ugariak izaten dira neguan, eta egutera eta laiotzaren arteko alde termikoa nabaria da.

Betolegik baso zabalak ditu, bertan pago, haritz eta basa pinuak daude. Horrez gain, birlandaturiko haritz amerikarrak eta pinu alertziar japoniarrak hartzen dituzte.

Estazio meteorologikoak aldatu

Aezkoan dagoen Abaurregaina udalerrian, itsasoaren mailatik 1050 metrora, Nafarroako Gobernuak 1931an jarritako estazio meteorologikoa dago.[2] Gainera, 1971an, beste estazio meteorologiko bat inauguratu zen Aribe udalerrian, itsasoaren mailatik 701 metrora.[3] Aribeko estazioa da Hiriberrirako balio egokienak ematen dituena, hurbilen dagoena baita.


      Datu klimatikoak (Aribe, 1972-2020)      
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 18.0 21.0 24.0 27.0 31.0 35.0 38.0 37.0 35.0 28.0 22.0 21.0 38.0
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 7.4 8.4 11.5 13.1 17.2 21.5 24.3 24.5 21.1 16.0 10.6 8.0 15.3
Batez besteko tenperatura (ºC) 3.5 4.2 6.6 8.3 11.9 15.7 18.1 18.1 15.0 11.2 6.5 4.2 10.3
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) -0.4 -0.1 1.7 3.5 6.6 9.8 11.8 11.7 8.8 6.3 2.4 0.3 5.2
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) -16.0 -14.0 -15.0 -6.0 -2.0 1.0 2.0 2.0 -1.0 -4.0 -11.0 -14.0 -16.0
Pilatutako prezipitazioa (mm) 142.5 138.5 131.7 143.8 116.3 72.0 50.9 53.6 91.1 139.2 165.0 148.0 1392.6
Euri egunak (≥ 1 mm) 12.6 11.8 11.5 13.5 13.3 8.2 5.6 6.9 8.2 12.1 12.6 12.3 128.6
Elur egunak (≥ 1 mm) 2.5 2.8 2.7 1.6 0.1 0.0 0.0 0.0 0.0 0.1 1.1 1.6 12.3
Iturria: Nafarroako klimatologia zerbitzua[4]

Oharrak aldatu

  1. /betoléɣ̞i/ ahoskatua (laguntza)
    Azentua: zorrotza hirugarren silaban

Erreferentziak aldatu

  1. Euskaltzaindia: Euskal Onomastikaren Datutegia.
  2. Meteo Navarra. «Estazioko datuak - Abaurregaina» meteoeu.navarra.es (Noiz kontsultatua: 2021-09-01).
  3. Meteo Navarra. «Estazioko datuak - Aribe» meteoeu.navarra.es (Noiz kontsultatua: 2021-09-01).
  4. Aribeko estazioko balio klimatologikoak. Nafarroako Gobernua (Noiz kontsultatua: 2020-08-24).

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu