Betekada (Hezkuntza)

ebaluazio proba bat prestatzeko, denbora gutxirekin informazioa azkar-azkar ikasteko egiten den ahalegina

Hezkuntzaren testuinguruan (bezperako- ) (estudiatze ) betekada esaten zaio denbora gutxian informazio bolumen handiak xurgatzeko lan handia egiteari. Askotan, hurrengo eguneko azterketak prestatzen dituzten ikasleek egiten dituzte, azterketaren bezperan bertan edo aurreko egunetan. Oro har, ikaslearen lehentasuna kalifikazio ona lortzea da azaleko azterketa-protokolo bati azken unean aurre eginez eta, jakinda azterketan gehien bat memoria neurtuko zaiola, azterketatik zenbat eta hurbilago ikasi orduan eta kalifikazio hobea lortuko duela kalkulatzen du horrelako teknikez baliatzen den ikaslea. Edo bestela, nahita egindako kalkulua baino, estudiantearen sindromearen biktima izan daiteke ikaslea.

Ikasketa teknika bat, utzi dena azken egunetarako eta azken txanpan informazio pilo bat irentsi...

Oroigarri axalekoak lortzea izaten da helburu, gaiaren egitura sakona barneratzea baino gehiago. Askotan hezitzaileek nahita edo nahi gabe sustatzen dute ikasteko teknika hau, materialaren aurkezpen azkarregiak eta azalekoak eginez, baina normalean hezitzaileek ikasteko teknika honen aurka agertu ohi dira. Hala eta guztiz ere, hezitzaile askok azaleko azterketa-protokoloak erabiltzen jarraitzen dute; izan ere, galdera horiek errazago osatzen dira, arinago (eta, beraz, merkeago erakundearentzat, sistema informatikoen bidez zuzendu daitezke) kalifikatzeko, eta objektiboagoak omen dira beren terminoetan. Informazio memorismokoa pilatzean, buruz ikasitakoetan bakarrik jartzen da arreta, eta beharrezkoak ez diren ekintzak edo azturak alde batera uzten dira.

Ikasteko teknika aldatu

Estudiatzen betekada buruz ikasteko gaitasun bat da, eta asko erabiltzen da azterketa mota jakin batzuk prestatzeko. Batzuetan ematen du azterketa batzuk kalifikazioen bidez azterketa egin dutenak sailkatzeko balio dutela gehien bat eta memoria neurtzea, buruz ikasitako datuak noraino gogoratzen diren neurtzea izan ohi da azterketa jakin batzuen ardatza.

Oro har, pedagogia aurrerakoian arbuiagarria den azterketa-teknikatzat hartzen da memoria eta datuen bilketa besterik neurtzen ez duen azterketa. Hala ere, oraindik ere oso erabilia da, esate baterako, lan eskaintza publikoetan, oposizioetan, langileak sailkatzeko tresna bezala. Honelako azterketekin kalifikazioak ezartzeko sistema objektibo eta merkeak nahiko erraz bideratzen direla azalduko dute sistema hauek erabiltzen dituztenek.

Bigarren Hezkuntzako eta eskola-adineko ikasleen artean ere, oraindik ere, ohikoa da denbora gutxian informazio-kantitate handiak buruz ikasteko ebaluazio baliabide gisa azterketa "klasikoak" erabiltzea. Ikasleek, askotan, horrelako ebaluazio sistemekin ikasteko denbora modu desegokian erabiliko dute edo informazioa ulertzeko beharko duten denbora desegoki eta desorduetan erabiliko dute. Denbora behar bezala ez erabiltzea izan ohi da azken uneko betekada-saioen arrazoia, eta ikasketa-teknika asko garatu dira ikasleei informazioa behar bezala prozesatzen erakutsi beharrean besterik gabe horrelako azterketetan arrakasta izaten laguntzeko.

Sistemaren iraupena aldatu

Ikasleei azken orduko betekadak saihesten irakastea kezka handia da hezkuntzako profesional askorentzat. Azterketa memorismokoak erabiltzen dituen sistema hauek onurak dakarzkie hezkuntza profesional batzuei, hezkuntza-enpresei, hezkuntza aholkulariei eta akademia partikularrei. Azterketak prestatu eta zuzentzea nahiko modu mekaniko, errepikakor eta merkean antolatu daiteke. Zenbait lanpostutarako sarrera probako azterketak prestatzen laguntzea edo zenbait ikastetxetan sartzeko sarrera probako azterketak egiteko prestatzea, hainbat akademia, prestatzaile, aholkulariei lana eta bizimodua ematen diete.

Erreferentziak aldatu

Ikus gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu