Bes egiptoar mitologiako jeinu babesle bat da, Inperio Berrian agertu zena. Batzuetan, maitasun sexuala eta gozamen libertinoekin identifika daiteke. "Punteko Jauna" edo "Nubiako Jauna" titulua darama.

Bes
Egiptoar mitologia
Ezaugarriak
Sexuagizonezkoa
Baliokideakbies (en) Itzuli

Ikonografia aldatu

Jeinu nanoa, bizarduna eta ile luzearekin, mingaina erakusten duena. Biluzik edo lehoi larru batekin estalia irudikatzen da. Eskuetan, musika tresnak edo aiztoak izaten ditu.

Mitologia aldatu

Ezkontzaren jainko zaindari bat zen, kuttun magiko ugaritan eta emakumeek eta umeek bere zaintza behar zuten toki askotan agertzen dena. Besek, loaldian eraso zezaketen jeinu gaiztoak aldentzen zituen, arrazoi honegatik buru euskarri formako kuttun ugaritan agertzen da. Gainera, bere itxura mehatxugarriak narrasti eta intsektuen ziztada pozoitsuetatik babesten zuen; funtzio guzti hauetarako, musika tresnak erabiltzen zituen, hala nola harpa eta danborra.

Eponimoak aldatu

Gadirreko feniziarrek kokagune bat sortu zuten Bes uhartean (Yboshim). K. a. 654an, erromatarrek Ebusus deitu zuten uhartea, eta gaur egun Eivissa izena du.

Kanpo estekak aldatu