Bertram Boltwood

geologo estatubatuarra

Bertram Borden Boltwood (Massachusetts, AEB, 1870eko uztailaren 27a - Hancock Point, AEB, 1927ko abuztuaren 15a) fisikaria eta kimikaria izan zen. Erradioaktibitatearen ikerketan aritu zen batez ere. Osagai berri bat aurkitu zuen, ionio izendatu zuena, baina geroago osagai hori torioaren eratorria zela konturatu zen. Beruna beti uranioan aurkitzen dela ere frogatu zuen. Lur-geruzen adina zehazteko, uranioaren gangetan dagoen berun kopurua eta horren desintegrazio-kopurua kalkulatzea nahikoa zela argitu zuen. Gehiegizko lanaren ondorioz depresio sakon bat izan zuen, eta azkenik bere burua hil zuen.

Bertram Boltwood

Bizitza
JaiotzaAmherst1870eko uztailaren 27a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
HeriotzaHancock (en) Itzuli1927ko abuztuaren 15a (57 urte)
Hezkuntza
HeziketaYale Unibertsitatea
Jarduerak
Jarduerakkimikaria, unibertsitateko irakaslea eta geologoa
Enplegatzailea(k)Yale Unibertsitatea
InfluentziakErnest Rutherford
KidetzaArteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Ameriketako Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionala

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau Massachusettsko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.