Berthold Lubetkin

arkitekto errusiarra

Berthold Lubetkin (Tbilisi, 1901eko abenduaren 14a - 1990eko urriaren 23a) ingeles arkitektoa izan zen, sortzez georgiarra.

Berthold Lubetkin
Bizitza
JaiotzaTbilisi1901eko abenduaren 14a
Herrialdea Errusiar Inperioa
 Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna
Bizilekua113, Princess Victoria Street (en) Itzuli
HeriotzaBristol1990eko urriaren 23a (88 urte)
Hezkuntza
HeziketaVkhutemas (en) Itzuli
Hizkuntzakerrusiera
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakarkitektoa
Jasotako sariak
KidetzaRoyal Academy of Arts
Highpoint Two eraikina

Britainia Handiko mugimendu modernoaren arkitekto nagusitzat hartzen da, nahiz eta eraikuntza gutxi batzuk besterik ez zituen egin; horien artean, Londresko zooko pinguinoen igerilekuak (1934), indar sinboliko handia dute gaur egun, oraindik. Bere familiak ehundegiak zituen Errusian, eta hainbat urte egin zituen herrialde hartan. San Petersburgoko eta Moskuko lizeoetan ikasi zuen. Handik Berlina joan zen, eta ondoren, Parisa; Jean Ginsbergekin batera, hormigoi armatuzko etxe bat eraiki zuen, Parisko Versailles etorbidean. Garai horretan, Sobietar Batasuneko arkitektura-lehiaketetan parte hartu zuen. 1931n, Londresa joan zen bizitzera, eta han, Britainia Handiko alderdi komunistaren hurbileko Arkitekto eta Teknikarien Erakundean sartu zen, eta Tecton lantegia sortu zuen. 1932. urtetik aurrera, Tectonek hainbat erakin egin zituen Londresko zoorako. Etxebizitzak ere egin zituen. Lubetkinen bi eraikuntza izan ziren Britainia Handian funtzionalismoa indartu zutenak: 1934tik 1935era bitartean, Londresen berrogeita hemeretzi apartamentu egin zituen, Highpoint One eraikinean, Zigmund Gestetener industriarentzat; handik bi urtera, Highpoint Two eraikina osatu zen (1936-1938). Tecton elkartetik kanpo hiru urtez aritu zen Lubetkin, Peterlee hiriaren (Durham konderrian) plan orokorrean. Baina burokrazia arazoak izan zituen, eta lana bere horretan utzi behar izan zuen. Aldi batez ez zituen proiektu handietako enkarguak izan, kritika txarrak zirela-eta. Hala, animaliekin bizitzea erabaki zuen, eta hogei urte eman zituen zerriak hazten.

Erreferentziak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Berthold Lubetkin