Berthe Hoola van Nooten

Berthe Hoola van Nooten (jaiotzez Bartha Hendrica Philippina van Dolder; 1817ko urriaren 12a, Wageningen1892ko apirilaren 12a, Batavia, Indonesia) Herbehereetako botanikari eta ilustratzailea izan zen, Java uharteko landaretzaren ilustrazioak egiteagatik ezaguna[1].

Berthe Hoola van Nooten

Bizitza
JaiotzaWageningen1817ko urriaren 12a
Herrialdea Herbehereetako Erresuma
Heriotza1892ko apirilaren 12a (74 urte)
Jarduerak
Jarduerakbotanikaria, autorea, zientzia ilustratzailea eta margolaria
Lan nabarmenak

Hark aurkituriko espezieen izen botanikoak izendatzeko Hoola van Nooten laburdura erabiltzen da[2].

Biografia aldatu

Johannes Wilhelmus van Dolder bikarioaren alaba zen. 1838an Dirk Hoola van Nootenekin ezkondu zen. Senarra epailea zen Paramaribon (Surinam). Botanikarekiko interes handia zuenez oihanean ibilaldiak egiten zituen eta aurkitzen zituen landareak bildu eta Herbehereetako lorategi botanikoetara bidaltzen zituen. Urte batzuk beranduago Surinam utzi eta New Orleansera joan ziren bizitzera. Han emakumezkoen eskola protestante bat ireki zuten.

1847an senarra hil zen sukar horiak jota. Hurrengo urteetan bizitokiz aldatu zen eta eskola ere tokiz aldatu zuen, hasieran Plaquenimera (1850ean) eta ondoren Galvestonera (1854an).

1855ean Estatu Batuak utzi eta Java uhartera joan zen merkatari aberatsa zen nebarekin. Han eskola protestante bat irekitzeko eskaera egin zuen, katolizismoaren hedapenari aurre egiteko argudioa erabiliz. Hasieratik izan zuen interesa Javako landaretzarekiko eta marrazketa klaseak eman zizkion Radhen Salikin ilustratzaile botaniko javatarrak[3]. Maria Sibylla Merianek eta Elizabeth Blackwellek egin bezala 40 ilustraziotik gora egin zituen eta Fleurs, Fruits et Feuillages, choisis de l'île Java: peints d'après nature liburua osatu zuen. 1863an argitaratu zen Bruselan eta Sofia Württembergekoa Herbeheretako erreginari dedikatu zion, hark babestu baitzuek proiektua[1].

Liburuak hainbat edizio izan bazituen ere van Nooten pobre hil zen Batavian (gaur egungo Jakartan) 74 urte zituela. Dena dela Hoola van Nooten abizena Nederland's Patriciaat liburuan agertzen da, azken 150 urtetan zeresana izan duten familia herbeheretarren zerrendan[4].

Iruditegia aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. a b Nooten, Berthe Hoola van.; Nooten, Berthe Hoola van; Depannemaeker, P.; Muquardt, C.. (1880). Fleurs, fruits et feuillages choisis de l'ille de Java :peints d'après nature. C. Muquardt (Noiz kontsultatua: 2023-04-18).
  2. Authors of plant names : a list of authors of scientific names of plants, with recommended standard forms of their names, including abbreviations. Royal Botanic Gardens, Kew 1992 ISBN 978-1-84246-535-6. PMC 756410975. (Noiz kontsultatua: 2023-04-18).
  3. (Nederlanderaz) Coppoolse, David Apollonius. (2012-10-29). «De ‘Hand van Boeddha’. Berthe Hoola van Nooten en haar Javaanse vingercitroen» Magazijn van Natuurlijke Historie (Noiz kontsultatua: 2023-04-18).
  4. (Ingelesez) «Trove - Archived webpage» Trove (Noiz kontsultatua: 2023-04-18).

Kanpo estekak aldatu