Berroztegieta
Berroztegieta (Berrosteguieta gaztelaniaz[1]) Gasteizko udalerria osatzen duten herrietako bat da. Zaldiaran mendipean, 617 metroko garaieran kokaturik dago. Gasteiz hegoaldean dago, hirigunetik 5,5 kilometro ingurura. Berroztegieta 1025. urtean aipatu zen lehenengoz, Donemiliagako goldean. Herrixka txikia izan da beti, eta 1332an Gasteizko udalerriaren barnean ezarri zuten. 1980ko hamarkadatik aurrera hainbat txalet eraiki ziren eta biztanleria bikoiztu egin zen.
Berroztegieta | |
---|---|
Euskal Herria | |
Kokapena | |
Herrialdea | Araba |
Udalerria | Gasteiz |
Administrazioa | |
Posta kodea |
|
Geografia | |
Koordenatuak | 42°48′47″N 2°42′37″W / 42.8131°N 2.7103°W |
Garaiera | 617 m |
Demografia |
Eskibel errekastoa eta Batan erreka Berroztegietako lurretatik igarotzen dira, hego-ipar noranzkoan, herrigunearen mendebaldetik lehena, eta ekialdetik bigarrena. Bi errekak Gasteizko mendietan sortzen dira, eta Zadorrara isurtzen.
Demografia eta biztanleria aldatu
Berroztegietako biztanleria |
---|
Jaiak aldatu
Berroztegietak Mendekoste egunaren inguruan ospatzen ditu bere jaiak.
Erreferentziak aldatu
- ↑ «Berroztegieta - Lekuak - EODA» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2020-09-09).
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |