Berrozi Arabako Bernedo udalerriaren ipar-ekialdean dagoen herri abandonatua da, hiribilduaren titulurik ez daukana.

Berrozi
 Euskal Herria
Map
Kokapena
Herrialdea Araba
UdalerriaBernedo
Administrazioa
Posta kodea
INE kodea
Geografia
Koordenatuak42°46′N 2°31′W / 42.76°N 2.52°W / 42.76; -2.52
Demografia
Biztanleria0 (2022:  0)

Kapildui mendiaren ekialdean kokatuta dago.

Mugakideak aldatu

Izartza ipar-mendebaldean eta Azazeta (Arraia-Maeztu) ekialdean mugakide ditu.

Historia aldatu

1961 arte Arluzea udalerriaren zati, 1961-1976 tartean Arluzea-Markiz delakoaren barnean kokatu zuten azken urte horretan Bernedora pasa arte.

1025. urteko Donemilagako goldea dokumentuan, Berrozihavi toponimoa aipatzen da.

Tiro eremua aldatu

Ertzaintzak 1980ko hamarkadaren hasieran bizkartzainen taldea entrenatzeko lekua herri honetan (dagoeneko biztanlerik gabea) kokatu zuen, eta hori dela-eta talde berezi horrek "berrozi" izena hartu zuen. Eusko jaurlaritzak 150 milioi pezeta ordaindu omen zituen 700 hektareako eremu hori erosteko[1].

Erreferentziak aldatu

  1. (Gaztelaniaz) "El secreto mejor guardado ve la luz" (elpais.com)

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa