Bernt Engelmann (Berlin, Alemania, 1921eko urtarrilaren 20a - Munich, Alemania, 1994ko apirilaren 14a) alemaniar idazlea izan zen.

Bernt Engelmann

Bizitza
JaiotzaBerlin1921eko urtarrilaren 20a
Herrialdea Alemania
HeriotzaMunich1994ko apirilaren 14a (73 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakalemana
Jarduerak
Jarduerakkazetaria, saiakeragilea, idazlea, itzultzailea, historialaria eta iritzi-kazetaria
Lantokia(k)Berlin
Rottach-Egern eta Munich
Enplegatzailea(k)Spiegel-Verlag (en) Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Alemaniako Alderdi Sozialdemokrata

IMDB: nm0257263 Allocine: 441084 Edit the value on Wikidata
Engelmann (eskuinean) 1987an, Hermann Kantekin batera.

Biografia aldatu

Soldadu izan zen Bigarren Mundu Gerran, eta erresistentziako kide izan zen. Preso hartu eta kontzentrazio-esparru batera bidali zuten.

Gerra amaitu ondoren, kazetari gisa aritu zen lanean, eta, 1961. urtetik aurrera, literaturan sartu zen buru-belarri. 1977tik 1984ra Alemaniar Idazleen Elkartearen bozeramaile izan zen. Engelmannen lanek lotura zuzena dute Günter Wallraffek landu zuen erreportaje sozialarekin, eta literatura dokumentalaren barruan sartzen dira, beraz. Antihistoriako liburuetan ("Gu morroi", 1974; "Zuzenbidearen eta askatasunaren kontra elkartuta", 1975; "Izan ginena, garena", 1980), Engelmannek une historikoak gaurkotzen ditu, gizarte-talde apalenen ikuspegitik. Lan horietan nahastu egiten ditu fikzioa eta errealitatea, helburu berarekin beti, Alemaniaren alderdi txarrak agertzea. Lan monografikoetan ere (Prusia, 1979; Krupp, 1980) agintarien kontrako kritika zorrotzak egiten ditu.

Historialariek eta literatura-kritikariek kritika gogorrak egin zituzten Engelmannek gertaera historikoak azaltzeko modua zela eta, haien iritziz, edukia bigarren mailara eramaten baitzuen Engelmannek. Azkeneko lanak hauek ditu: "Alemaniari buruzko erreportajea" (1991); "Hotel Bilderberg" (1991); "Funtzionarioak" (1992) eta "Gure Estatua Estatuan" (1992).

Erreferentziak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Bernt Engelmann