Bernardo di Matteo del Borra Gamberelli (Settignano, Toskana, 1409Florentzia, 1464ko irailaren 23a), ezagunagoa Bernardo Rossellino modura, Pizkundeko italiar eskultore eta arkitektoa izan zen. Pizkundeko hilobi-eskulturaren eraberritzailetzat hartua da, baina arkitektura lan aipagarriak ere egin zituen Albertiren ikasle eta laguntzaile gisa.

Bernardo Rossellino
Bizitza
JaiotzaSettignano (en) Itzuli, 1409 (egutegi gregorianoa)
HeriotzaFlorentzia, 1464 (egutegi gregorianoa) (54/55 urte)
Jarduerak
Jarduerakarkitektoa eta eskultorea
Lan nabarmenak
InfluentziakFilippo Brunelleschi, Donatello, Lorenzo Ghiberti eta Masaccio
Mugimenduapizkundea

Biografia aldatu

Antonio Rossellino eskultorearen anaia zen. Albertiren ikasle eta laguntzaile izan zen, eta haren planoei jarraituz, Florentziako Rucellai jauregia eraiki zuen 1445-1450 urteetan. Erromako Venezia jauregia egin zuen 1455. urtean, eta, Pio II.a Piccolomini Aita santuaren aginduz, Pienzako artzapezpikuaren egoitza eraiki zuen.

Hilobi-eskulturaren berrikuntza nagusien eredua Leonardo Brunirentzat eginiko hilobia (Florentziako Santa Croce basilika, 1444) da. Izan ere, ez da eskultura soila, arkitektura eta eskultura batzen dituen obra bat baizik. Elizako hormari itsatsita dagoen kapera moduko bat da, arkitektura molde klasikoez osatua (garaipen-arku bat du, besteak beste). Marmol gorria, beltza eta zuria erabili zituen, eta polikromia horrek monumentuaren kutsu klasikoa azpimarratzen du. Arkitektura-osagaiei dagokienez, Albertiren eragina da nagusi: bi zutabe korintoar ditu, inposta banari eta puntu erdiko arku bati eusten diotenak. Arkuaren atzean ageri da obra guztiko erreferentzia erlijioso bakarra, aingeruez inguraturiko Ama Birjinaren irudi bat, hain zuzen. Eskulturari dagokionez, obra honetako estiloa ez da definitzen erraza. Ghiberti eta Luca della Robbiaren eragina du, gutxiago Donatellorena, eta aniztasun horrek Rossellinok laguntzaileak erabili zituela adierazten du, adituen iritzian.

Aipatzekoa ere bada Villana Dohatsuari eginiko hilobia, Florentziako Santa Maria Novella basilikan (1452).

Erreferentziak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Bernardo Rossellino  
  Artikulu hau Italiako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.