Bernardo Caal Xol

Guatemalako herri indigenen aldeko aktibista

Bernardo Caal Xol (Santa Maria Cahabón, 1972) irakasle, sindikalista eta Guatemalako herri indigenen eta naturararen aldeko aktibista, Cahabón ibaiaren defentsagatik ezaguna.[1]

Bernardo Caal Xol
Bizitza
JaiotzaSanta Maria Cahabon, 1972 (51/52 urte)
Herrialdea Guatemala
Talde etnikoaQ'eqchi' people (en) Itzuli
Familia
Anai-arrebak
Hezkuntza
HizkuntzakKekchia
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakekintzaile ekologista eta irakaslea

Twitter: BernardoCaal2 Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

Santa Maria Cahabónen jaioa, Guatemalako Alta Verapaz departamentuan, Kektxi herriaren kidea da eta zortzi neba-arreba ditu, haien artean, María Josefina Caal Xol.[2][3][4] 1995ean eskola maisu sartu zen eta irakasleen sindikatuko (STEG) idazkari nagusia izan zen Alta Verapazen.[5] Bere komunitateko baliabide hidrikoak defendatzeko mugimenduaren aitzindarietako bat bihurtu da. Izan ere, bere jaioterrian aritzen diren enpresen irregulartasunak salatu ditu.[6][7]

Oxec eta Cahabón erreken defentsagatiko jazarpena aldatu

Nazioarteko Lan Erakundearen 169. hizarmenaren arabera, herri indigenen lurretan egiten diren eraikuntzek herri horien onespena izan behar dute. Oxec izeneko proiektuak bi hidroelektrikek (Oxec S.A. eta Oxec II) osatzen dute Oxec eta Cahabón errekak ustiatzen dituztenak, biak Energy Resources Capital Corp panamako enpresarenak dira eta berau, Florentino Pérezena da.[3] 2012an, enpresak erreken inguruan bizi diren 11 herrixkaren sinadura lortu zuen (ustez diru-truk) baina, inguruan 195 herrixka dira.[3] 2015ean, enpresak obrak hasi zituen 11 herrixka horien onespena zuelakoan baina benetako galdeketa bat egin gabe. Guatemalako Konstituzio Gorteak obrak geratu bazituen ere Meatze eta Energia Ministerioak (MEM) obrekin jarraitzeko agindua eman zuen.[2][3] Caal Oxec proiektuaren aurka agertzeaz gain, Renace hidroelektrikaren proiektuaren aurka agertu zen ere, Cahabón erreka ustiatzen duena eta ACS enpresa espainolaren esku dagoena, Guatemalan duen filiala Cobra izena du.[8]

2017an, Caal espetxeratua izan zen ustez, 2015ean Oxec enpresa hidroelektrikoaren kudeaketa duen NETZONE S.A.-ren eraikuntza-ekipoak lapurtzeagatik eta eraikuntza-enpresa bateko lau langile legez kanpo atxikitzeagatik. Kargu horiek zirela eta, 2018an zazpi urteko kartzela-zigorra ezarri zioten. 2020an, Amnistia Internazionalak kontzientziako preso izendatu zuen, haren aurkako karguak bere aktibismoaren ondoriozko errepresalia zirela argudiatuta.[1][7][6][9][10][11] Greenpece eta Nazio Batuen kontalari bereziak ziren Victoria Tauli-Corpuz, David R. Boyd, Michel Forst eta giza eskubideak eta enpresa transnazionalen gaineko batzorde bereziak ere Caalen jazarpena salatu zuten.[12][8][13] 2022ko martxoan, portaera ona erakutsi ondoren Caal askatu zuten.[10]

Caalen aurka bigarren kasu bat aurkeztu zen 2017an. Ustez 2013an irakaslea zenean lau egunez ez zen agertu eskolan eta ondorioz Estatuari iruzur egin zion, baina kasua lau urte geroago salatu zen eta Caal espetxetik atera arte ez zuen aurrera egin.[5][14]

Sariak eta Aitortzak aldatu

  • 2019an, Giza Eskubideen eta Demokraziaren Quetzal Saria, Guatebelga GKE-ak eta Lovainako Kriminologia Institutuak emana.[15]

Erreferentziak aldatu

  1. a b "Bernardo Caal: tres años encarcelado por defender el medio ambiente". Alianza por la Solidaridad (in Spanish). Retrieved 2022-03-31.
  2. a b (Gaztelaniaz) «Bernardo Caal Xol, el defensor del río, está libre y dice que la lucha continúa» Plaza Pública (Noiz kontsultatua: 2023-05-11).
  3. a b c d (Gaztelaniaz) Ocote, Agencia; Resistentes, Tierra de. (2022-06-30). «La defensa de Cahabón y Oxec no se destruye, se transforma» Agencia Ocote (Noiz kontsultatua: 2023-05-11).
  4. (Gaztelaniaz) Fernández, Mª Ángeles. (2022-12-07). «María Caal: “Las mujeres del área rural están al frente”» Pikara Magazine (Noiz kontsultatua: 2023-05-15).
  5. a b (Gaztelaniaz) «Bernardo Caal enfrenta nuevo juicio, ahora por caso MINEDUC» Prensa Comunitaria 2022-09-26 (Noiz kontsultatua: 2023-05-11).
  6. a b (Gaztelaniaz) «La defensa de un río sagrado que llevó a un profesor maya a la cárcel en Guatemala» BBC.
  7. a b (Gaztelaniaz) «Bernardo Caal Xol: el maestro preso que enfrentó a la hidroeléctrica Oxec» Plaza Pública.
  8. a b (Gaztelaniaz) Tristán, Rosa M.. (2022-04-05). «“Criminalizar es la forma en la que Guatemala persigue a los pueblos indígenas”» El País (Noiz kontsultatua: 2023-05-11).
  9. Amnesty International. Bernardo Caal Xol. .
  10. a b Amnesty International. Bernardo Caal Xol. .
  11. (Gaztelaniaz) «Guatemala: Amnistía Internacional confirma que Bernardo Caal Xol, opositor de la planta hidroeléctrica OXEC, es un preso de conciencia» Business & Human Rights Resource Centre (Noiz kontsultatua: 2023-05-11).
  12. (Gaztelaniaz) «La condena de Caal Xól, un intento de "silenciar y desacreditar" a los indígenas en Guatemala | Noticias ONU» news.un.org 2018-12-19 (Noiz kontsultatua: 2023-05-11).
  13. (Frantsesez) «Guatemala: Defensor Bernardo Caal Xól continúa detenido tras 1245 días, por demanda de empresa Oxec; Naciones Unidas se pronuncia» Business & Human Rights Resource Centre (Noiz kontsultatua: 2023-05-11).
  14. (Gaztelaniaz) «Bernardo Caal: el segundo proceso en su contra no debería ser penal sino administrativo» Prensa Comunitaria 2022-10-05 (Noiz kontsultatua: 2023-05-11).
  15. (Gaztelaniaz) «Bernardo Caal Xol galardonado con el Premio Quetzal 2019» Entrepueblos (Noiz kontsultatua: 2023-05-11).