Berchtesgadener Land, (bavarieraz Landkroas Berchtsgoana Land)Alemaniako Bavaria estatuko barruti bat da, hego-ekialdeko puntan dagoena, Austriarekiko mugan. Bavaria Garaia eskualdeari dagokio. Hiriburua Bad Reichenhall da, baina herri ezagunena Berchtesgaden

Berchtesgadener Land
Alemania Alemaniako barrutia
Administrazioa
Herrialdea Alemania
Estatua Bavaria
EskualdeaBavaria Garaia
BarrutiaBerchtesgadener Land
HiriburuaBad Reichenhall
Barruti kodea09172
AgintariaGeorg Grabner (CSU)
Geografia
Koordenatuak47°44′00″N 12°53′00″E / 47.733333333333°N 12.883333333333°E / 47.733333333333; 12.883333333333
Berchtesgadener Land is located in Alemania
Berchtesgadener Land
Berchtesgadener Land
Azalera839,921 km² (2015-01-01)[1]
Demografia
Biztanleria102.976 biztanle (2014-12-31)[2]
Dentsitatea122,6 bizt/km²
Bestelako informazioa
Ordu-eremuaUTC+01:00, UTC+02:00
Webgune ofiziala

Geografia aldatu

Barrutiaren iparraldea nahiko laua da, baina hegoaldean Bavariar Alpeak daude. Salzach ibaiak banatzen ditu eremu biak.

Historia aldatu

Erdi Arotik aurrera ingurune hau Bavariaren esku egon da. XI mendean mendiko herrixkak sortzen hasi ziren, guztien artean Berchtesgaden gailendu zelarik.

1972an eratu zen gaur egungo barrutia, Berchtesgaden, Bad Reichenhall eta Laufen elkartzean.

Turismoa aldatu

Paisaia natural ikusgarriak daude barruti honetan eta hauen lekuko da Berchtesgadengo Parke Naturala, Berchtesgadengo Alpetan dagoena. Oso famatua da barnean dagoen Königssee aintzira.

Herriak eta udalerriak aldatu

Barruti hau, 3 herriz, 3 azokaz, 9 udalerriz eta 2 alde udalerri gabez osatua dago. Honako hauek:

Herriak

  1. Bad Reichenhall
  2. Freilassing
  3. Laufen

Azokak

  1. Berchtesgaden
  2. Marktschellenberg
  3. Teisendorf

Udalerriak

  1. Ainring
  2. Anger
  3. Bayerisch Gmain
  4. Bischofswiesen
  5. Piding
  6. Ramsau
  7. Saaldorf-Surheim
  8. Schneizlreuth
  9. Schönau am Königsee

Alde udalerri gabeak

  1. Eck (12,60 km²)
  2. Schellenberger Forst (17,01 km²)


Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu