Bera Bera Donostiako eskubaloi taldea da, Bera Bera Rugby Taldearen emakumezko eskubaloi saila dena. 2008tik Espainiako Ligako talde indartsuenen artean dago, 8 Liga eta 6 kopa irabazi dituela.[1]

Bera Bera
Sorrera 1983 (Kluba)
1989 (Saila)
Areto Bidebieta kiroldegia (Donostia)
Edukiera ikusle
Presidentea Euskal Herria Aitor Telletxea
Entrenatzailea Euskal Herria Imanol Alvarez
Liga Espainiako liga
2022-23 1.a, final 1/2
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxeko koloreak
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpoko koloreak
Webgunea
Webgune ofiziala
Bera Bera 2016-2017 denboraldian
2019ko Erreginaren Kopa irabazi zuen taldea
Bera Bera eta Besançonen arteko partida European Leaguen, 2022an.

Historia aldatu

Bera Bera eskubaloi saila klubeko arrakastasuena da. Bera Bera antzinako Corteblanco Bidebieta taldeko luzadura da. Bidebieta auzoko taldea, 1989an ABF Ligako Ohorezko Mailara igo zen eta hor dirau. 1998an Corteblanco Bidebieta Bera Bera Rugby Taldeko estrukturan sartu zen dirua lortzeko eta izenaz aldatu zuen.

Kirol ibilbideari dagokionez aurreneko emaitza onak Kopan izan zituen, 2006 eta 2009 arteko final guztiak jokatu baitzituen, bi irabazi eta bi galduz. 2012-13an aurreneko Liga irabazi zuen eta beste hiru etorri ziren jarraian. Txapeldunen Ligan ere jokatu zuen eta ligaxkako fasean sartu zen 2013-14 denboraldian.

2016-17 denboraldian ezin izan zuen Liga irabazi baina 2017-18an berriz eskuratu zuen Atlético Guardés-ekin lehia estua izan ondoren, puntutan berdinduta gelditu baitziren. 2019-2020 denboraldian 16. jardunaldi jokaturik zeudela liga bertan behera gelditu zen COVID-19 pandemiaren erruz. Une horretan Bera Bera sailkapen buruan zen 4 punturen aldearekin eta txapeldun izendatua izan zen. Hurrengo bi urteetan ere Liga txapelduna izan zen baina ez zuen Kopa irabazterik lortu.

2022-23 denboraldian Liga sistema aldatu egin zen. Fase erregularra erraz irabazi zuen Bera Berak baina lehenengo 8 sailkatuek play-offak jokatu zituzten eta Elxek final erdietan kanporatu zuen.

2023-24 denboraldia bikain hasi du, Donostian jokatu zen Iberiar Superkopa irabazi baitu.

Izenak aldatu

Babeslearen izenarekin izendatu izan da txapelketa odizialetan. Horrela Corteblanco Bidebieda, Akaba Bera Bera eta Super Amara Bera Bera izenak izan ditu.

  • SCRD Bidebieta (1983–1998)
    • Babesleak:
      • Corteblanco (1989–1998)
      • Meyba (1990–91)
  • Bera Bera eskubaloia (1998–)
    • Babesleak:
      • Akaba (1999-2010)
      • Super Amara (2016- )

Uniformea aldatu

Etxekoa aldatu

     
 
 
 
1990
     
 
 
 
2016
     
 
 
 
2017-18
     
 
 
 
2018-2019
     
 
 
 
2019
(Europa)
     
 
 
 
2019-2021
     
 
 
 
2021-2022
     
 
 
 
2022-2023

Kanpokoa aldatu

     
 
 
 
2016
     
 
 
 
2017
     
 
 
 
2018
     
 
 
 
2019
     
 
 
 
2022

Palmaresa aldatu

Espainiar estatuan aldatu

  • Espainiako liga (8): 2012-13, 2013-14, 2014-15, 2015-16, 2017-18, 2019-20, 2020-21 eta 2021-22.
  • Erreginaren Kopa (7): 2007, 2009, 2013, 2014, 2016, 2019 eta 2023.
  • Espainiako Superkopa (8): 2007-08, 2012-13, 2013-14, 2014-15, 2015-16, 2016-17, 2018-19 eta 2022-23.
  • Euskadiko Kopa (8): 2009, 2011, 2012, 2014, 2015, 2016, 2017 eta 2019.

Nazioartean aldatu

Azken denboraldiak aldatu

Denboraldia Maila Postua Erreginaren Kopa Superkopa
2005-06 Ohorezko maila 5.a 2.a
2006-07 Ohorezko maila 5.a 1.a Finalista
2007-08 Ohorezko maila 5.a 2.a 1.a
2008-09 Ohorezko maila 4.a 1.a
2009-10 Ohorezko maila 6.a - 2.a
2010-11 Ohorezko maila 5.a -
2011-12 Ohorezko maila 2.a 2.a
2012-13 Ohorezko maila 1.a 1.a 1.a
2013-14 Ohorezko maila 1.a 1.a 1.a
2014-15 Ohorezko maila 1.a 2.a 1.a
2015-16 Ohorezko maila 1.a 1.a 1.a
2016-17 Ohorezko maila 2.a 2.a 1.a
2017-18 Ohorezko maila 1.a 2.a
2018-19 Ohorezko maila 2.a 1.a 1.a
2019-20 Ohorezko maila 1.a final 1/4 2.a
2020-21 Ohorezko maila 1.a final 1/2 2.a
2021-22 Ohorezko maila 1.a final 1/2 2.a
2022-23 Ohorezko maila 1.a, final 1/2 1.a 1.a

2022-2023 Taldea aldatu

# Izena Postua Denboraldiak
1   Alice Fernandes Atezaina 3
3   Esther Arrojeria Erdikoa 11
4   Mariane Fernándes Ezker albokoa 4
7   Sara Gil Ezker hegalekoa 5
8   Alba Menéndez Albokoa 14
9   Emma Boada Erdikoa 4
13   Laura Hernández Ezker albokoa 3
14   Malena Cavo Eskuin albokoa 3
15   Maitane Etxeberria Albokoa 10
16   Maddi Aalla Atezaina 2
17   June Loidi Ezker albokoa 2
23   Paula Arcos Ezker albokoa 1
25   Anne Erauskin Eskuin hegalekoa 1
31   "Shula" Gavilán Pibotea 1
42   Cristina Polonio Pibotea 2
90   Haizea Urretabizkaia Ezker hegalekoa 1

Erreferentziak aldatu

  1. Etxeberria, Julen. «Uzta handituz doa» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-05-09).

Kanpo estekak aldatu

Ikus, gainera aldatu