Benoît Audran Zaharra

Benoît Audran Zaharra edo Benoît Audran I (frantsesez: Benoît Audran le Vieux) (Lyon, 1661eko azaroaren 22aOuzouer-sur-Loire, 1721eko urriaren 2a) grabatzaile frantziar ospetsua izan zen. Frantziako Margolaritza eta Eskulturaren Errege Akademiaren partaidea izan zen.[1]

Benoît Audran Zaharra

Bizitza
JaiotzaLyon1661eko azaroaren 22a
Herrialdea Frantzia
HeriotzaOuzouer-sur-Loire1721eko urriaren 2a (59 urte)
Familia
AitaGermain Audran
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakgrabatzailea
Lantokia(k)Paris
KidetzaAcadémie royale de peinture et de sculpture (en) Itzuli
Arte Ederren Akademia (Frantzia)

Biografia aldatu

Artista familia bateko kidea zen: bere aita Germain, bere aitona Claude eta bere osaba nagusia Charles grabatzaileak ziren; bere osaba Claude II.a margolaria zen; osaba Gérard, grabatzailea; bere anaien artean, Claude III eta Gabriel margolariak zeuden, Jean, Louis eta Antoine, berriz, grabatzaileak; bere iloba, Benoît II, grabatzailea ere bai.

Osaba Gérarden tailerrean trebatu zen, Jean anaiarekin batera, eta harekin lankidetzan aritu ohi zen, osabaren estiloa jarraituz. Honek bezala, artista ospetsuen lanen erreprodukzio grabatuak ekoizten zituzten, hala nola Charles Le Brun, Nicolas Poussin, Antoine Coypel, Hyacinthe Rigaud eta beste asko. Luxenburgoko Galeriako grabatuetan (1710) kolaboratu zuen. Margolaritza eta Eskulturaren Errege Akademia]]ren partaidea izan zen.[2]

Erreferentziak aldatu

  1. https://www.ljallamion.fr/spip.php?article7336
  2. Diccionario Larousse de la Pintura. Bartzelona: Planeta-Agostini. 1988. ISBN 84-395-0976-6.

Kanpo estekak aldatu