San Benedikto Nursiakoa[1] (latinez: Benedictus de Nursia; Nursia, 480 inguruan - Montecassinoko abadia, 547 inguruan) beneditar ordenaren sortzailea izan zen. Honorio III.ak kanonizatu zuen 1220an, eta Paulo VI.ak Europako zaindari izendatu zuen 1964an. Jaieguna, martxoaren 21ean izaten da. Beneditarrek uztailaren 11n ospatzen dute beren sortzailearen eguna.

Benedikto Nursiakoa

abbot of Monte Cassino (en) Itzuli

547ko martxoaren 21a

Beneditarko founder of Catholic religious community (en) Itzuli

Bizitza
JaiotzaNorcia480ko martxoaren 3a
Herrialdeaezezaguna
HeriotzaMontecassinoko abadia547ko martxoaren 23a (67 urte)
Familia
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzaklatina
italiera
Irakaslea(k)Romanus of Subiaco (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakidazlea, teologoa eta erlijiosoa
Santutegia
Uztailaren 11, Martxoaren 21, Martxoaren 27 eta Uztailaren 11
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa
Erlijio-ordenaBeneditar

IMSLP: Category:Benedictus_de_Nursia Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

Benedikto Nursiakoaren bizitza San Gregorio Handiaren idatzietatik bakarrik ezagutzen da (Elkarrizketak II). Elezaharrak kutsaturiko kontaketa horretan esaten denaren arabera, Benedikto goi-mailako familia batean jaioa bide zen. Erromara Erretorika, Filosofia eta Zuzenbidea ikastera joan zen, baina laster erretiratu zen mundutik Subiaco mendian eremutar-bizimodua egiteko. Hiru urteren buruan ingurura bildu zitzaizkion ikasleak 12 monasterioetan banatu zituen. Gero, 529. urtean, Montecassino muinoan Montecassinoko abadia eraiki zuen, eta han hil zen 547an.

Bere izena daraman erregela idatzi zuen abade-etxe horretan, eta monasterioko bizitza gobernatzen duten oinarriak bertan bildu zituen. Tradizioz, San Benedikto Sartaldeko fraideen aitalehena izan da.

Erreferentziak aldatu

  1. Benedikto, pertsona-izenak, euskaltzaindia.eus
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Benedikto Nursiakoa