Artikulu hau Eskoziako mendiari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Nevis (argipena)».

Ben Nevis (Eskoziako gaeleraz: Beinn Nibheis), Eskoziako mendirik garaiena da (1.344 m) eta baita Britainia Handi guztikoa. Eskoziaren mendebaldean dago, Fort William herriaren albo-alboan. Oso ezaguna da arroka eta izotz kirol eskaladako bideengatik (Ben Nevisen iparraldeko horma). Bere gailurra, ertz bat kendurik, nahiko laua da, honek mendiaren jeitsiera nahiko arriskutsua egiten du laino itxia ematen den kasuetan.

Ben Nevis
Datu orokorrak
Garaiera1.344,527 m
Prominentzia1.344,527 m
Motamendi eta turismo-atrakzioa
Geografia
Map
Koordenatuak56°47′49″N 5°00′13″W / 56.796891°N 5.003675°W / 56.796891; -5.003675
MendikateaGrampianak
KokapenaEskoziako Lur Garaiak
Estatu burujabe Erresuma Batua
Herrialdea Eskozia
Eskoziako kontseilu guneaHighland
Mendizaletasuna
Lehen igoera1771ko abuztuaren 17a
Ohiko bideaEskozia Fort William
Geologia
Material nagusiaArroka igneo
GaraiaDevoniar

Etimologia aldatu

Ben Nevis eskoziar gaelerazko Beinn Nibheis izenaren ingeleratzea da. Beinn hitz gaelikoak "mendi" esan nahi du, nibheis hitzak berriz esanahi ezberdinak ditu, nahiz eta "maltzur" edo "gaizto" bezala itzuli. Beinn Nibheis izenaren beste itzulpen alternatiboa beinn-neamh-bhathais-etik dator, neamh-en itzulpena "zerua, odeiak" da eta bathais "buruko zatirik garaiena". Itzulpen literal gisa "bere burua odeietan duen mendia" izan liteke, halere "zeruko mendia" ere erabiltzen da.

Geologia aldatu

Devoniar aroko sumendiaren hondarra da, duela 400 milioi urte inguru sortu zena. Ordukoak dira arrokarik zaharrenak. Gailurretik gertu granito gorrixka ageri du baina basalto ilunezko ibaiak ere ikusten dira. Ondoren glaziazioek moldatu zuten bere profila.

Klima aldatu

      Datu klimatikoak (Ben Nevis)      
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) -2.5 -2.8 -2.6 -0.5 2.6 6.5 7.1 6.4 5.3 1.4 0.1 -2.0 1.6
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) -6.3 -6.4 -6.3 -4.3 -1.6 2.2 3.1 2.8 1.4 -2.1 -3.5 -5.5 -2.2
Pilatutako prezipitazioa (mm) 465 344 386 215 201 191 274 339 400 392 390 484 4081
Iturria: [1]

Historia aldatu

James Robertson botanikari edinburghotarra izan zen Ben Nevis igo zuen lehen mendizalea, 1771ko abuztuaren 17an. 1774an John Williamsek igo zuen eta mendiaren lehen azterketa geologikoa egin zuen. 1847an izendatu zuten Briatinia Handiko mendi garaiena.

1883an obserbatorioa ezarri zuten gailurrean eta horretarako bidea eraiki zuten, poniekin materialak eraman ahal izateko. Honen ondoren oso popularra bihurtu zen Ben Neviserako igoera. Gailuirreraino trenbidea eraikitzea ere pentsatu zen baina ez zen egitasmoa aurrera eraman.

Igoera bideak aldatu

Igotzeko biderik ohikoena ponien bidea da, obserbatorioa eraikitzeko erabili zena. Fort Williametik bi kilometrotara dagoen Achintee herrixkan abiatzen da, itsasoaren mailatik 20 metrotako altuerara. Mendiaren mendebaldeko maldatik igotzen da zig-zag eginez. Igotzeak arrisku handirik ez du baina jeitsierak bai mendizale ohituak ez diren pertsonentzat.

Gailurra harri soltez estalita dago eta puntu garaiena harri multzo batek adierazten du.

Iruditegia aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. .

Kanpo estekak aldatu