Bella Dutton

tenislaria

Bella Dutton edo Isabela Dutton, jaiotzez, Marie Celine Isabela Dutton de Pons (Los Cayos, Haití, 1899ko abenduaren 2a - Laren, Ipar Herbehereak, 1982ko maiatzaren 22a)[1] nazionalitate britainiarreko tenislaria izan zen. Haitin jaio zen. Familiarekin Bartzelonara etorri zen, Kataluniako emakumezkoen tenisean aitzindari eta Espainiako emakumezkoen tenisean bost aldiz txapelduna (1926,1928, 1931, 1932,1933).[2][3] Bartzelonako Lawn Tennis Club del Turóko kidea izan zen.[4] 1920ko eta 30eko hamarkadetan aktibo egon zen, halaber, 1930eko hamarkadaren hasieran tenisean jokatzeko praka motzak modan jarri zituen Espainiako lehen emakume kirolarietako bat izan zen. Praka horiek atzerrian jokatutako bidaietan eskuratu zituen.

Bella Dutton
Bizitza
JaiotzaLes Cayes (en) Itzuli1899ko abenduaren 2a
Herrialdea Espainia
 Erresuma Batua
 Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua  1927ko apirilaren 12a)
HeriotzaLaren1982ko maiatzaren 22a (82 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
ingelesa
gaztelania
Jarduerak
Jardueraktenislaria
Tenis
 
tenislaria

Biografia aldatu

Ernst Louis Dutton eta Thérèse Gerdesen alaba, Los Cayosen jaio zen, Haitin, 1899ko abenduaren 2an.[5] Urte gutxirekin, familiarekin joan zen lehenbizi Suitzara eta gero Bartzelonara. Frantsesa hitz egiten zuen lehen hizkuntza gisa, gero ingelesa eta gaztelania ere ikasi zituen. Bere garaian jarraitzaile asko izan zituen tenis-zirkuituetako elitean. "Mosqueteros franceses" izenekoen laguna zen Borotra, Cochet, Brugnong eta Lacoste. Azkenik, Alejandro Pons izeneko espainiarrarekin ezkondu zen. Banatu eta Norman Hartnell moda-diseinatzailearentzat lan eginez Londresera joan zen bizitzera. Besteak beste, Madrilgo Erreginaren eta Elizabeth printzesaren kapela-doitzailea izan zen.[6]

Kirol-ibilbidea aldatu

1920ko hamarkadaren hasieran hasi zen tenisa praktikatzen. Beste bi ahizpa tenista zituen: Monna eta Germaine Dutton.[7]

1924an, Kataluniako tenis-sailkapen ofiziala argitaratu zuen Eskualdeetako Federazioak, Bella bosgarren postuan egon zen lehen kategorian, María Luisa Marnet, Isabel Fonrodona, Rosa Torras eta J. de Vizcayaren atzetik.

Bi urte geroago, 1926an, bakarkako lehen Espainiako txapelketa irabazi zuen, eta Carola Fabrari (6/8, 6/1 eta 6/1) irabazi zion.[7] Titulua beste lau aldiz baliozkotu zuen 1928an Mari Cruz López Lerenari (6/3 eta 6/1) irabazita eta gainerakoak 1931, 1932, 1933an irabazi zuen. Espainiako txapelduna izan zen, bi aldiz, Rosa Torrasekin (1931) eta Mari Cruz López Lerenarekin (1932). Azken horrekin hiru azpi-txapelketa lortu zituen (1928, 1933, 1934).[8]

1933an, Bella Dutonek Madrilgo Puerta de Hierro Klubeko nazioarteko txapelketan parte hartuta irabazi egin zuen. Beste herrialde batzuetako tenislari ospetsuek parte hartu zuten, besteak beste, Stein alemaniarrak. Garaipen hori bere titulu nazionala azken aldiz baliozkotu baino astebete lehenago lortu zuen.[7]

1934an, Madrilgo nazioarteko bigarren txapelketan ere parte hartu zuen. Hiru espainiar bakarrik lehiatu ziren: Pepa Chávarri, Isabel "Bely" Maier eta Bella Dutton. Bely Maierrek irabazi egin zion finalean Bellari. Biek lortu zuten Europako aurkari guztiei gailentzea, besteak beste, Ucci Manzutto eta Riboli italiarrei, Simone Iribarne, Jeanne Peyre de Bayona frantziarrei eta Ida Adamoff frantziarrari.[9][10][7]

Roland Garros eta Wimbledon txapelketetan parte hartu zuen.[4]

Espainiako emakumezkoen tenisean praka motzak sartu zituen aldatu

Tenisean ere, beste kirol batzuetan bezala (hockeyan edo atletismoan, esaterako), arropa erosoagoa janzten hasi ziren, oihalak laburtuz eta doituz joan ziren. 1921ean, Suzanne Lenglen tenislari frantziar ospetsuak jadanik 'irauli' egin zuen teniseko emakumezkoen aldagela, Roland Garrosen eta Wimbledonen gona bat belaunaren azpitik eta besoak erakutsiz erabiltzean.[11] Lenglen efektua zela eta, gona laburtu eta jokorako konponbide erosoak bilatu ziren. 1931n, lehen aldiz, emakume batek praka-gona bat erabili zuen Roland Garros eta Wimbledon jokoan aritzeko. Lilí Álvarez espainiarrak Elsa Schiaparelliren diseinu bat erabili zuen, eta 1933an emakumeek short-etan jokatzeko baimen ofiziala izan zuten, nahiz eta tenislari batzuek lehendik ere bazituzten klub batzuetan.[12] Espainian, Bella Dutton izan zen erabili zuen lehen tenislarietako bat. Bartzelonatik kanpo jantzi zuen lehen aldia 1933an izan zen Espainiako txapelketa nazionalean, Madrileko Club de Campo-n, eta Espainiako txapeldunaren argazkia praka laburrekin (belaunetik hiruzpalau hatz gorago) ederki ibili zen hara eta hona. Pixkanaka erabilera zabalduz joan zen eta praka motzen erabilera sendotu egin zen 1934ko maiatzean Madrileko nazioarteko bigarren txapelketetan.[7]

Erreferentziak aldatu

  1. «Graftombe.nl - Informatie over Bella Pons» graftombe.nl.
  2. «ABC (Madrid) - 12/10/1969, p. 155 - ABC.es Hemeroteca» hemeroteca.abc.es.
  3. Santana, récord de títulos. 23 de octubre de 1979.
  4. a b «Isabela Dutton de Pons | enciclopèdia.cat» www.enciclopedia.cat.
  5. «Isabella Dutton» geni_family_tree.
  6. «Biographies of Female Tennis Players» www.tennisforum.com.
  7. a b c d e (Gaztelaniaz) Garci��a Garci��a, Jorge. (2015). [https://www.worldcat.org/title/origen-del-deporte-femenino-en-espana/oclc/937827804 El origen del deporte femenino en Espan��a. ] J. Garci��a ISBN 978-84-608-3637-7. PMC 937827804. (Noiz kontsultatua: 2022-04-11).
  8. Pernas, Juli. (dimecres, 17 de junio de 2015). «BarcelonaSportiva: Rosa Torras (1895-1986), la primera olímpica barcelonina i catalana» BarcelonaSportiva.
  9. «Découvrez l'historique du club de tennis de l'aviron Bayonnais!!!» www.tennisavironbayonnais.com.[Betiko hautsitako esteka]
  10. «ABC MADRID 28-04-1934 página 51 - Archivo ABC» abc 2019-08-07 (Noiz kontsultatua: 2022-04-11).
  11. Suzanne Lenglen, la Divine, habillée par Jean Patou. .
  12. (Katalanez) Cos, esport i pedagogia: històries i discursos. Editorial UOC 2007 ISBN 978-84-9788-661-1. (Noiz kontsultatua: 2022-04-11).

Kanpo estekak aldatu