Belisama; Akitania erromatarraren garaian Pirinio aldean eta egungo Frantziako beste bi lekutan aurkitu den Jainkosa baten izena da.

Minerva Belisamari eskainitako inskripzioa, Saint-Lizierren, Ariègen.
Minerva Belisamari eskainitako inskripzioa, Saint-Lizierren, Ariègen. CIL XIII, 8
Idazkuna
Segomaros izen galiarra duen gizon baten eskaintza Belisamari, grekoz idatzita eta, Nîmes-etik ez oso urrun aurkitu zena, hau da, erromatar garaian Narbonense probintzian zegoena.

Aditu askorentzat Saint-Lizierren azaldutako Belisama edo Balesama jainkosa zelta da.

Teonimo hau ibai batzuen izenen jatorrian dagoelako, jainkosa hau laku, ibai, argia eta eskuko lanarekin lotuta zegoela proposatu da. Bestalde, eta Minervarekin lotuta agertu delako, errementariekin eta armagintzarekin ere harremana duela uste dute batzuk.

Belenosen jainkoaren bikotekidetzat ere hartu izan da , haren izenak erro bera duela dirudielako. Belenos bera, emakume batekin batera azaldu ohi da irudi batzuetan.

Testigantzak aldatu

 
Minerva Belisamari eskainitako idazkuna Salat ibaia zeharkatzen duen erdi aroko Saint Liziereko zubi azpian agertu zen.

Belisama honen gurtza nahiko zabalduta egon omen zen galiarren artean. Ondorio hori idazkun eta toponimian oinarritzen da. Hiru dira idazkunak, oriangoz:

Berari buruzko inskripzioa Saint-Lizier herrian topatu zuten, Ariège eskualdean, erromatar garaian, Consorannien lurraldea zen eskualdean: CIL XIII, 8:

Minervae / Belisamae / sacrum / Q(uintus) Valerius / Montan[us] / [e]x v[oto?]

Inskripzioan Belisama, Minerva jainkosa klasikoarekin lotzen da, eta honek ematen digu dibinitate honen inguruko zerbait argipen. Baina Minerva gai askotako jainkosa izanik ez dakigu zein ezaugarriri zehazki lotuko zitzaion Belisama.


Vaison-la-Romainen, Proventzan, grekozko grafia erabiliz baina hizkuntzaz galieraz idatzita agertu zen idazkun bat harrizko plaka batean[1]. Idazkun horrek adierazten du nemeton (santutegi bat edo baso sakratu bat) bat eskaini zitzaiola jainkosa honi[2] (RIG, G 153 ; ICalvet 1):

Idazkunaren transkripzioa: СΕΓΟΜΑΡΟС/ ΟΥΙΛΛΟΝΕΟС/ ΤΟΟΥΤΙΟΥС/ ΝΑΜΑΥСΑΤΙС/ ΕΙѠΡΟΥ ΒΗΛΗ/СΑΜΙ СΟСΙΝ/ ΝΕΜΗΤΟΝ
Irakurketa: Segomaros Ouilloneos tooutious Namausatis eiōrou Bēlēsami sosin nemēton
Itzulpena: "Segomarus Uilloneos, Namaususeko[3] herritarra [toutius] , santutegi hau eskaini zion Belesama-ri"

Zeramikazko eskaintza bat Valoniako Liberchies-en ere aurkitu zen, Belgikan, II. mendearen hasierako I. mendearen bigarren erdian. Grafitoa Campaniar motako edalontzi batean idatzi zenb. Grafito horrek erakusten jainkosa hau gurtzen zutela Civitas Tungrorum-en[4].

Etimologia aldatu

Jatorri indoeuroparra aldatu

Teonimo honen esanahia hizkuntz zeltikoetan "oso distiratsua" edo "Disdiratsuenas" esan nahi duela uste izan da. galiar hizkuntzetan egungo aditu handienetakoa den Xabier Delamarrek , aldiz, adierazi du *bʰelH- errotik eratorri diren hitzek ez dutela "distiratsu" esanahia ematen, baizik eta "zuri, gris, zurbil", eta proposatu du izen hori galierazko belo- errotik eratorritako izena dela. Belo-, indartsu, ahaltsu esan nahi duenez, Belisama edo Belesama, "Indartsuena" edo "Oso indartsua" esan nahiko luke[5] (cf. Sanskritozko baliṣṭhaḥ 'indartsuena').

Bere aldetik, Herbeheretako Peter Schrijver zeltiar hizkuntzen ikerlariak, beste hipotesi bat proposatu du: *beles- erroa, kasu honetan, erabelarra esan nahi du[6], -ma atzizki ezezagunari lotuta legoke. Horrela, Frantzian agertutako Belisamaro jaikoaren izenean antzekotasuna izango luke.[7]

Frantziako toponimo batzuk teonimo Belisama teonimoan oinarrituta leudeke, batez ere Frantzia iparraldean: Beleymas, Bellême, Balesmes, Blesmes, Blismes, and Velesmes. Ingalaterrari dagokionez (Antzinako Britannia probintzia) Ptlomeok, "Belisama estuario" bat aipatu zuen, eta uste izan da Ribble ibaiaren edo Mersey ibaiaren estuarioa izan zitekeela.

Baliteke, beraz, Belisama akitaniarrek iparraldeko galiarren kultura zeltatik inportatutako dibinitatea izatea, edo, Consorannien artean bizi zen galiar kulturako norbaiten gurtzaren testigu.

Antzinako euskarazko jatorria aldatu

Izenaren balizko euskal etimologiari dagokionez, akitanieraz (aitzineuskaraz), "belex" edo "beles" beltz esan nahi du. Baliteke ere belea izatea.

Izena orduan "Ama beltza" edo "Beletxoaren ama" litzateke. Bernardo Estornes Lasa, azken adiera honen alde azaltzen da.

Arpeninus jainkoari egindako inskripzioan, Cardeilhac herrian topatuta, Garona Garaian, Belexko eta Belex pertsona izenak azaltzen dira.

Belasko eta Bele izenak oso arruntak izan dira Euskal Herrian erdi aroan, eta, antza, Akitania erromatarrean ere bai.

CIL XIII, 167: Arpenino / deo / Belex Be- / lexconis f(ilius) / v(otum) s(olvit) libens m(erito).Balizko itzulpena: "Arpenn(in) jainkoari, Belexco-ren seme Belex-ek gogo onez konplitu du bere botoa, bidekoa den bezala."

Inskripzio horrek indarra ematen dio Estornes Lasaren teoriari, hau da, Belisama izenaren jatorri akitaniarrari. Era berean, berak aipatzen du zenbait euskal toponimo lotuta egon daitekeela Belisamarekin, Beizama esate baterako. Beliturri, Belikort, Belin, Beliturrigain, Ganbeli eta abar nafar toponimoak gehitu daitezke. Baita "Punta Beleis" mendia Fago herrian, Oskan.

Erreferentziak aldatu

  1. «Dédicace à Belisama / Minerve - Fiche» www.vaison-musees.com (Noiz kontsultatua: 2022-09-17).
  2. «RIG G-172 – Beaucaire graffito (10) • CODECS: Online Database and e-Resources for Celtic Studies» www.vanhamel.nl (Noiz kontsultatua: 2021-07-19).
  3. Egungo Nimes
  4. (Frantsesez) Raepsaet, Georges; Raepsaet-Charlier, Marie-Thérèse; Demanet, Jean-Claude; Vilvorder, Fabienne. (2013). «Une dédicace à Belisama sur un vase de Liberchies-Geminiacum» Signa. Revue éditée par le Comité pour la difusion de la recherche en archéologie gallo-romaine: 143-148. ISSN 2034-8746 ISSN 2034-8746..
  5. (Frantsesez) Delamarre, Xavier. (2003). Dictionnaire de la langue gauloise: Une approche linguistique du vieux-celtique continenta. Errance ISBN 9782877723695..
  6. Belenos jainkoa belar osagai psikoaktiboak dituen landare honekin lotu izan da, hain zuen.
  7. Schrijver 1999, 30–31 or.: "An analysis *Belesa-ma is suggested by the theonym Belisa-marus, but the suffix remains unclear. The connection with *beles- 'henbane' is formally attractive and semantically possible (if *Belesama = Lat. Minerva medica) but not supported by direct evidence." Schrijver, Peter (1999). "On Henbane and Early European Narcotics". Zeitschrift für celtische Philologie. 51 (1): 17–45. doi:10.1515/zcph.1999.51.1.17. ISSN 1865-889X.

Bibliografia aldatu

  • Enciclopedia General Ilustrada del Pais Vasco, Historia General de Euskal Herria. Auñamendi. Zarautz, 1978.
  • Larrañaga Elorza, Koldo: Euskal Herria Antzinatean. Materiale eta Agiriak, UNED-Bergara, 1988, 316 or., 176 zk.
  • Julien Sacazeren lanak:
  • Les Anciens dieux des Pyrénées, nomenclature et distribution géographique. Extrait de la Revue de Comminges (Saint-Gaudens), 28 or., 1885.
  • Inscriptions antiques des Pyrénées. Hitzaurrea M. Albert Lebèguek eginda. Tolosa, XII-576 or. (Bibliothèque méridionale. 2. seriea,1892; 2). Berrargitalpena faksimilean, Tolosa, ESPER, 1990.
  • Inscriptions antiques du Couserans. Tolosa, 28 or., 1892. Berrargitalpena faksimilean, Nîmes, C. Lacour, 2001.

Kanpo estekak aldatu