Belarri Hautsia (L'Oreille cassée jatorrizko izenburuaz) Hergék marraztu eta idatzitako Tintinen abenturetako komiki bat da: 1937an agertu zen, eta 1943an koloreztatu. Beste behin, Hergék munduko egunerokotasuneko gertakizunei erreferentzia egiten die. Petrolioaren ondorioz, San Teodoro eta Nuevo Ricoren arteko gerra 1930ean Paraguai eta Boliviaren arteko Chacoko gerraren erretratu bat da.

Belarri Hautsia
Jatorria
Egilea(k)Hergé
Argitaratze-data1937
IzenburuaL'Oreille cassée
Jatorrizko herrialdeaBelgika
ArgitaletxeaCasterman (en) Itzuli
ISBN978-1-906587-29-1
Orrialdeak64
Ezaugarriak
Genero artistikoakomikia
Hizkuntzafrantsesa
TelesailaTintinen abenturak
Fikzioa
Kontakizunaren tokiaSan Theodoros
Fikzio-unibertsoaTintin universe (en) Itzuli
fr.tintin.com…
kronologia
Loto urdina Belarri Hautsia The Black Island (en) Itzuli

Komiki horretan, Tintinek Bazaroff delako batekin topo egin du: hura garai hartako arma trafikari ezagun Basil Zaharoffen erretratu bat da.

Pertsonaiek bilatzen duten estatuatxoa marrazteko (fikzioan arunbaia fetitxe bat dena), Hergé Bruselako Arte eta Historiako Berrogeitamargarren Urteurreneko Museoan erakusten den chimú kulturako estatuatxo batean inspiratu zen.

Istorioa aldatu

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Etnografia Museotik, arunbaia kulturako idolo bat lapurtu dute eta Tintin haren bila hasi da. Arrastoak jarraituz, beste bi gizon ere fetitxe beraz interesatuta daudela jakin du. Gizon horiek San Teodororantz izeneko Hego Amerikako errepublikara doaz. Haiei darraiela, Tintin iraultza baten erdira iritsi da. Zenbait kasualitate medio, Alkazar generalaren laguntzaile amaitu du. San Teodoro eta ondoko Nuevo Ricoren arteko gerra hasi da. Tintinek, guztiek jazarria, arunbaien lurraldera ihes egin du eta han ikasi, azkenik, idoloaren sekretua: barnean diamante bat dauka. Azkenean, fetitxea berreskuratu eta Museora itzuli da.


Aurrekoa
Loto urdina
Tintinen Abenturak
1937
Ondorengoa
Uharte beltza

Kanpo estekak aldatu