Artikulu hau Atropa belladonna belarrari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Belladona (argipena)».
Artikulu hau zuhaixkari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Belaiki Euskara Elkartea».

Belaiki, beladar edo beladona (Atropa belladonna) Solanaceae familiako zuhaixka bizikor bat da. Europakoa, Afrikako iparraldekoa eta Asiako mendebaldekoa da jatorriz, eta Ipar Amerikan ere naturalizatuta dago. Ez du eguzkia zuzenean jasaten; horregatik, itzalguneetan hazi ohi da, lurzoru limotan aberatsetan.

Belaiki
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaSolanales
FamiliaSolanaceae
GeneroaAtropa
Espeziea Atropa belladonna
Datu orokorrak
Gizakiak ateratzen dizkion produktuakHiosziamina

Ezaugarriak aldatu

Landareak 1,5 metroraino hazten dira, eta hosto obalatuak dituzte, 18 cm-rainokoak. Zurtoinak oso adarkatuak izaten dira, eta zurezkoak oinarrian. Loreak oso deigarriak dira, kanpai-formakoak, purpurak, distira berdaxkekin, eta usain apalekoak. Badago barietate bat, dena den, lore eta fruitu horixkak dituena.

Fruituak baiak dira, berde ilunak edo beltzak ondo helduta daudenean, distiratsuak, zentimetro bateko diametrokoak. Gozoak dira, eta alkaloide toxikoak dituzte.

Hiosziamina, atropina eta eskopolamina alkaloideak ditu, hau da, landare toxiko eta pozoitsua da, eta koma-egoera, baita heriotza ere, eragin dezake gaizki hartuz gero. Dosi toxikoa hartuz gero, eldarnioak eta haluzinazioak eragiten ditu. Dena den, erabilera terapeutikoa du, oftalmologian, antiespasmodiko eta antikolinergiko gisa. Pneumologian ere erabiltzen da. Eta belladona-estraktua Parkinsonen gaixotasuna tratatzeko erabili da, baina kontrako ondorioak eta albo-efektuak murriztuz. Dosi txikitan, hesteen funtzioa erregulatzeko erabiltzen da kolitis ultzeradunaren eta kolon narritagarriaren kasuan.

Historia aldatu

Antzinako Egipton narkotiko gisa erabili zen, eta Erdi Aroan haren erabilera ezkutuan zabaldu zen. Belladona izena ("andre ederra") italieratik dator, hango emakumeek belladonaren fruitua igurzten baitzuten begien azpian begi-nini handiak izateko, midriasia eragiten baitu, hau da, begi-ninien dilatazioa.[1][2]

Erabilera aldatu

Tradizionalki, analgesiko gisa erabili da, buruko minaren kontra, hileko minaren kontra, hanturaren kontra eta beste gaixotasun batzuk tratatzeko ere bai.

Historikoki mandragora, erabelar eta estramoniorekin batera erabiltzen zuten edabe anestesiko bat sortzeko, gainera ezaugarri psikoaktiboak zituen edabe bat zena.[3][4][5]

Sinonimia aldatu

  • Atropa borealis Kreyer ex Pascher
  • Atropa cordata Pascher
  • Atropa digitaloides Pascher
  • Atropa lethalis Salisb.

Iruditegia aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. Hofmann, Albert; Schultes, Richard Evans. (1987). Plants of the Gods: Origins of Hallucinogenic Use. New York: Van der Marck Editions, 88 or. ISBN 0-912383-37-2..
  2. Tombs S, Silverman I. (2004). «Pupillometry: A sexual selection approach» Evolution and Human Behavior 25 (4): 211–228.  doi:10.1016/j.evolhumbehav.2004.05.001..
  3. Roberts, Margaret F.; Wink, Michael. (1998). Alkaloids: biochemistry, ecology, and medicinal applications. Springer, 31 or. ISBN 0-306-45465-3..
  4. Carter MB FFARCS, Anthony John. (2003ko martxoa). «Myths and mandrakes» (PDF) Journal of the Royal Society of Medicine 96 (3): 144–147.  doi:10.1258/jrsm.96.3.144. PMID 12612119. PMC 539425..
  5. Carter, A. J.. (1996-12-21). «Narcosis and nightshade» British Medical Journal 313 (7072): 1630–1632.  doi:10.1136/bmj.313.7072.1630. PMID 8991015. PMC 2359130..

Kanpo estekak aldatu