Belémgo Kultura Zentroa

Belémgo Kultura Zentroa Portugalgo erakunde kultural bat da, Portugalgo nagusia (portugesez: Centro Cultural de Belém, CCB), Lisboako Belèm barrutian dagoena, 1992an sortua. Lisboako alderdi historiko nagusietako batean dago kokatua, Inperioko plazaren aldeetako bat ixten duela, paisaia- eta arkitektura-ingurune paregabean: Tajo ibaiaren estuarioa, Belémgo Dorrea, Jeronimoen monasterioa, Itsas Armadaren Museoa, Planetarioa, Orgen Museoa, eta XVI. mendeko etxe-sail zaharberritu zoragarri bat.

Belémgo Kultura Zentroa
Zentroaren ikuspegi orokorra
Irudi gehiago
Kokapena
Estatu burujabe Portugal
Portugalgo barrutiaLisboa
HiriaLisboa
FreguesiaBelém (Lisboa)
Koordenatuak38°41′44″N 9°12′28″W / 38.6956°N 9.2078°W / 38.6956; -9.2078
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1993ko irailaren 1a
Inaugurazioa1993
Arkitektura
ArkitektoaVittorio Gregotti
Manuel Salgado (en) Itzuli
Estiloaarkitektura modernoa
Ondarea
Webgune ofiziala

Kultura-zentroaren arkitektura Vittorio Gregotti eta Manuel Salgadorena da, eta barrualdea Daciano Costarena. Askotariko elementuz osatuta dago, baina elementuok elkarren osagarri dira, eta eraikuntzak malgutasun eta funtzionaltasun handia eskaintzen du: Bilera Zentroa, Ikuskizun Zentroa eta Erakusketa Zentroa.

Bilera Zentroak beste zenbait areto eta zerbitzu ditu inguruan, eta enpresa-sektorearen eta arlo askotako profesionalen arteko harreman estua eta dinamikoa bermatzen du. Ikuskizun Zentroak bi auditorio ditu: Auditorio Handia ohiko ikuskizun-aretoa da, italiar erakoa, 1.500 lagunentzako lekua du, eta opera-, antzerki-, dantza- eta zinema-ikuskizunak eskaintzeko prestatua dago; Auditorio Txikiak, berriz, 400 lagunentzako lekua du, eta zenbait modutara antola daiteke: agertoki zentrala eta zirkua; agertoki italiarra eta promenadea. Erakusketa Zentroa 35.000 metro karratuko erakusleku balioaniztuna da. Haietatik, 8.000 m2 aldi baterako erakusketetarako dira. Espazio eta galeria zabalak ditu, eta arte plastikoen, arkitektura-, argazki- eta diseinu-erakusketak eskaini ohi ditu aldi berean. Beste zenbait zerbitzu ere eskaintzen ditu: Pedagogia eta Animazio Zentroa, irakaskuntza-zentroekin eta beste zenbait erakunderekin harreman estuan; Jacques Delors Dokumentazio eta Informazio Zentroa; jatetxeak, dendak, lorategiak.

Zentroaren zaintza, administrazioa eta garapena interes publikoko erakunde pribatu baten esku dago, Aurkikuntzen Fundazioaren esku, hain zuzen.

Kanpo estekak aldatu