Beko plazako labaderoa

Arropa garbitzeko erabiltzen zen latsagia edo garbileku publikoa

Beko plazako labaderoa. Oiartzungo Elizalde auzoko Manuel Lekuona kalean dagoen, gobaraleku estaliari esaten zaio. XIX. mendean eraiki zen. Lehenago Postako labaderoa ere deitzen zitzaion.[1] Herriko ondarea da eta 2021etik emakumeei gorazarre egiten dien arte-lana.

Beko plazako labaderoa
Kokapena
Type of institutionudal
Koordenatuak43°17′54″N 1°51′43″W / 43.29839°N 1.86181°W / 43.29839; -1.86181
Map
Historia eta erabilera
ErabileraGarbitokia
Kontaktua
HelbideaManuel Lekuona etorbidea

Historia aldatu

Labaderoko askaren bueltan ikusten diren zutabe zaharren arrasto borobilak erakusten dute bere hasierako egitura nolako zen. Labaderoak zutabeetan eutsitako estalki bat zuen, baina euria egiten zuen egunetan aterperik nahiko eskaintzen ez zuena. Ondorioz, 1926. urtean eraldatu zen, gaur egun duen etxe itxurako egitura emanez. Udalak subastara atera zuen garbitokiaren kanpoko itxura eta kontserbazio-obrak egiteko deialdia, 6.315,10 pezetetan eta Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen 1925ko abuztuaren 26an. Erreformaren egilea Telesforo Zapirain Etxengusia izan zen, azken kostua 6.259,10 pta.koa izan zelarik.

 
Latsarria

Bi motetako latsarriak ditu. Ertzetako laurak lehorretik garbitzen aritzeko prestatuak eta gainontzeko beste seiak, derrigorrez uretan sartuta aritu beharrekoak.

Historian zehar eta herrian bertan, era askotako labaderoak aurkitzen ditugu, erreka bazterretan nahiz iturri ondoetan kokatutako, pribatu eta publikoak.[2] Kasu honetan Beko plazako labaderoa, publikoa zen. Jasotako testigantzek erakusten dute maila batean bere erabilera norberaren egoera edo beharren araberakoa izaten zela. Baziren garbitasun guztia bertan egiten zutenak eta baziren etxean jabondu eta labaderoa arropa aklaratzeko  soilik erabiltzen zutenak. Eta bakarrik aritzeko gai zirenak eta besteen laguntzaz baliatu behar izaten zutenak, arropa handiak maneiatzeko unetan, adibidez. Hor aritzen ziren etxekoandre eta neskame. Gobara-lekua garbitoki soil bat baino gehiago izaten zen, besteak beste, emakumeen arteko elkarlaguntza eta sozializazioko une garrantzitsua izan baita historiaren zehar.[3]

 
Labadero zaharra
 
 
Putzu Haundira proiektua. (2)

Herrian bildu diren azken testigantzak XIX mende bukaeran (Maria Oiartzabal Aranburu, Oiartzun 94 urtekaria) edo XX. hasierako emakumeenak dira.[4][5]

Behin bere funtzioa galduta, Beko plazako labaderoa urteetan itxita egon zen. Udalak biltegirako erabiltzen zuen, mendian galduta aurkitzen zituzten animaliak jasotzeko eta gisa horretan. 1992. urtean, ordea, eraikinak antzinean izan zuen garrantzia argitara ekarri nahi izan zuen udalak, kontuan hartuta garbitegi publikoa izan zela eta herrian funtzio soziala garrantzitsua bete zuela urte luzez. Eraikina berritzeko lanak egin ziren: Estalkia berritu, leiho itsutuak berreskuratu eta zoladurak eta hormen estaldurak hobetu ziren, horretarako 1.500.000 pezetako dirulaguntza aurreikusita.[1]

Emakumeei gorazarre aldatu

 
Putzu haundira proiektua. (3)

Ramon Zulaika idazleak miresmenezko idatzia argitaratu zuen “Homenaje al viejo lavadero de Oiartzun y a sus desaparecidas lavanderas” izeneko idatzian. (Oiartzun 1993, 23. zkia., 177. orr.) non, bertan aritzen ziren emakumeei gorazarre egiten zien modu honetara:

Esperemos que el ayuntamiento de Oiartzun se anime y cubra con cristales todos los huecos de este espacio mágico. Y luego lo destine a minisala de cultura, íntima, sugeridora, donde nuestros poetas y "bertzolaris", al menos el día de la segunda inauguración, reciten composiciones en honor de las mujeres que se arrodillaban (humildemente, como en el templo) para iniciar y proseguir su trabajo, arrodilladas.”

Premonizio bailitzan, 28 urte geroago hartuko zuen labaderoko espazioak bere lekua, emakumeak erdigunera ekarrita.

 
Putzu haundira proiektua. (4)

Putzu haundira, mosaiko lan artistikoa aldatu

Urteak eman zituen ikusgai, besterik gabe, labadero zaharberrituak; 2021an ordea ikusgarri bihurtuko zen herrian sortutako proiektu bati esker. Kulturabirusaren sormen iniziatibaren barruan emakumeei zuzendutako proiektua jarri zen martxan eta labaderoak bere garaian izan zuen funtzio soziala agerian jartzeko, mosaiko-mural baten bitartez atondu zituzten kanpoko paretak. Herriko emakumeei irekitako tailerrak antolatu ziren Alaia Gaztelumendi, Idoia Beratarbide eta Onintza Etxebeste artisten gidaritzapean.[6][7]

Alaia Gaztelumendik honela azaldu zuen berak sustatutako proiektua:[8]

Oiartzun herriko labadero, guara-leku, zaharrean, “Putzu haundira”  proiektua gauzatzen ibili gara azken asteetan errespetu eta mimo handiz. Garai bateko emakumeetzat guara-lekua zer zen irudikatu nahi izan dugu pareta hauetan, ez arropa “garbi-toki “bezela soilik, baizik eta sozializatzeko une garrantzi bat bezela ere. Prozesuan zehar burutu diren emakume lantegiak, ordea, gure arbasoen antzera belaunaldi ezberdinak biltzeko aitzaki ezin hobea izan dira eta, bide batez, eraikin historiko honi merezi duen begirunea emateko balio izan dute. Zorionekoa sentitzen naiz Onintza Etxebeste eta Idoia Beratarbide bezalako artistak alboan izatetik!

Udalak bere aldetik eraikinaren berritze lanekin borobildu zuen artelana: Paretak margotu, baita sabaiko egurra lixatu eta bernizatu ere, horretarako 6.534€ bideratuta.[9]

Trapu zikinak antzezlana aldatu

Udalbiltzak sustatutako 'Geuretik sortuak' proiektuaren baitan, eta Oiartzungo udala tartean, Lore More konpainia nafarrak sortu zuen 'Trapu zikinak' antzezlana.[10][11] 2022ko urtarrilaren 28an estreinatu zuen Oiartzunen aurreko udan abiatutako sorkuntza artistikoa, garbitegi edo labaderotan hain lan gogorra egiten zuten emakumeak omentzeko.[12] [13]

2022ko uztailaren 17an bigarrenez errepikatu zen, kasu honetan Beko plazako labaderoa antzoki bihurtuta.[14]

2022ko martxoaren 8, Emakumeen Nazio Arteko Eguna aldatu

Oiartzungo Feministen Asanbladak deituta garbilekuan arropa garbitzen aritzen ziren emakumeak omenduak izan ziren.[15]

Alaia Martin bertsolariak gidatuta lau bertso kantatu zituzten manifestariek, bertan lan egiten zuten garbitzaileak gogoratuz.[16] Bertsoen doinua: Haizea dator iparraldetik:

Alaia! zuen proiektuari ohore eta begirune! Labaderoan ibiltzen ziren lan eta lan, xume-xume… oraindik bertan aterpetzen da adindu, gazte zein ume… hango harri zahar, hango oihartzun eta izerdi perfume… Garai haietan ez zeukatenez askatzeko nahiko une… Labaderoa bilakatzen zen sozializazio gune.

Gustura joango al ziren guara eremuraino pausoka, buru gainean etxe bateko zama hartuaz kiloka…? Han ibiliko ziren hizketan, zer isildu ta zer konta… Hango uretan zenbat igurtzi, zenbat oihal, zenbat soka… Bitarte hortan hitzez astintzen zuten mingainen errota, ta bi zentzutan garbitzen zuten euren barruko arropa.

Trapu zaharrekin, lagun zaharrekin zuten aldizkako zitan umorea ta kantua noiznahi azaltzen ziren bisitan… Zenbat jarrera, zenbat iritzi ipintzen ziren auzitan, norberarentzat zenbat momentu zeukaten euren bizitan…? Arku artetik irtengo_al ziren beren kolore guztitan, arropa hezez gainezka baina barrenetik eguzkitan?

Oraindik ere entzun liteke orduko ahotsen hotsa, oraindik ere usain liteke esku izoztuen hotza, oraindik ere bizi liteke emakumeen morrontza, nahiz arroparik gabe estutzen dugun goi-goian mototsa… Memoria puska bat izan bedi mosaiko puska bakoitza berandu baina jaso dezaten merezi zuten aitortza

Herritar ororentzat bisita-leku eta erreferentziazko gune izatera pasa da Beko plazako labaderoa eta berdin gertatzen da herrira datozen bisitarien kasuan ere.

Erreferentziak aldatu

  1. a b «ZAHARBERRI» zaharberri.gipuzkoakultura.net (Noiz kontsultatua: 2024-04-06).
  2. Crespo, Publicado por Juan. Lavaderos: Espacio Público.... (Noiz kontsultatua: 2024-04-06).
  3. «Lavaderos espacio público,.pdf» Google Docs (Noiz kontsultatua: 2024-04-06).
  4. «Labaderoa | Oiartzuarren Baitan» oiartzuarrenbaitan.eus (Noiz kontsultatua: 2024-04-06).
  5. «Gobada eta labaderoak | Oiartzuarren Baitan» www.oiartzuarrenbaitan.eus (Noiz kontsultatua: 2024-04-06).
  6. lehenetsia, Gune. (2021-07-02). «[Galeria Labaderoa itxuraldatzen hasi dira»] Oarsoaldeko Hitza (Noiz kontsultatua: 2024-04-06).
  7. Alaine, Aranburu(e)ko. (2021-07-16). «[Galeria Azulejoz azulejo, marrazkia antzeman daiteke jada»] Oarsoaldeko Hitza (Noiz kontsultatua: 2024-04-06).
  8. «Instagram» www.instagram.com (Noiz kontsultatua: 2024-04-06).
  9. Erik, Gartzia(e)ko. (2022-07-21). «Labaderoa berritu du udalak» Oarsoaldeko Hitza (Noiz kontsultatua: 2024-04-06).
  10. Erik, Gartzia(e)ko. (2022-01-28). «[Erreportajea Sortutakoa denekin partekatzeko garaia»] Oarsoaldeko Hitza (Noiz kontsultatua: 2024-04-06).
  11. «Oiartzungo Udala» www.oiartzun.eus (Noiz kontsultatua: 2024-04-06).
  12. (Gaztelaniaz) GOIZARIN. (2022-01-23). «Lore More taldeak 'Trapu zikinak' antzezlana estreinatuko du ostiralean» El Diario Vasco (Noiz kontsultatua: 2024-04-06).
  13. «Lore moretarrak trapu zikinak jendaurean garbitzen» EITB 2022-03-09 (Noiz kontsultatua: 2024-04-06).
  14. Erik, Gartzia(e)ko. (2022-07-18). «'Trapu Zikinak' antzezlana taularatu du Lore Morek» Oarsoaldeko Hitza (Noiz kontsultatua: 2024-04-06).
  15. Erik, Gartzia(e)ko. (2022-03-08). «[Galeria Uholde morearen aitortza, ahanztura sutara botatzeko»] Oarsoaldeko Hitza (Noiz kontsultatua: 2024-04-06).
  16. (Gaztelaniaz) GOIZARIN. (2022-03-09). «Oiartzun: Manifestazio eta aitortza arrakastatsuak, 'Akelarrean elkartuko gara!' leloaren baitan» El Diario Vasco (Noiz kontsultatua: 2024-04-06).

Kanpo estekak aldatu