Beganismo

animalien erabilera baztertzen duen filosofia

Beganismoa animaliarenganako errespetuan oinarritutako bizimodua eta filosofia da, Ingalaterran 1944an sortua. Beganismoak antropozentrismoa (hau da, gizakia ororen gainetik jartzea) arbuiatzen du. Aitzitik, animalien eskubideen alde egiten du, baina betiere animalien esplotazioaren beraren kontra, ez baita mugatzen haien bizi baldintzak hobetzeko aldarrikatzera.

Ikur honek produktu bat beganoa dela adierazten du.
Energia kontsumoaren iturri nagusiak munduan.

Hori dela eta, zuzenean edo zeharka animaliak esplotatzen dituzten jardueretan ezin dute parte hartu beganoek, eta, beraz, animaliengan jatorria duen produkturik ez dute kontsumitzen:

  • Elikadura: begano gehienak barazkijale zorrotzak dira (%100ean barazkijale). Horren barruan animaliengan jatorria duten produktuak (arrautzak, esnekiak...) daude.
  • Janzkera: animaliengan jatorria duten ehunak arbuiatzen dituzte.
  • Animaliengan testatutako produktuak: saiatzen da produktu hauek baztertzen.
  • Aisialdia: ez dira animaliak erabiltzen dituzten ikuskizunetara joaten.

Beganismoaren aldeko erakundeak Euskal Herrian aldatu

  • Askekintza
  • Bezala
  • Piztiak
  • Iruñeko Ekintza Antiespezista
  • Tolosaldea Antiespezista
  • Goierri Antiespezista
  • Orroak

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu