Beatriz Pécker

musikari lotutako madrildar kazetaria eta aurkezlea

Beatriz Pécker Pérez de Lama (Madril, 1955eko ekainaren 15a) musikari lotutako madrildar kazetaria eta telebista aurkezlea da. 1980 hamarkadako telebistako ikonoa izan da.[1][2][3]

Beatriz Pécker
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakBeatriz Pécker Pérez de Lama
JaiotzaMadril1955eko ekainaren 15a (68 urte)
Herrialdea Espainia
BizilekuaMadril
Familia
AitaJosé Luis Pecker Alberca
Hezkuntza
HeziketaMadrilgo Complutense Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakkazetaria eta telebista aurkezlea
Jasotako sariak

Biografia aldatu

José Luis Pécker eta Matilde Pérez de Lama senar-emazteen zortzi seme-alabetako bat izan zen. Aita ere kazetaria izan zen, eta haren karrera Espainiako komunikabide publikoei lotua egon zen, bai irratiari bai telebistari; gainera, Luisa Alberca irrati-idazlearen iloba-biloba zen.[4]

Informazio Zientzietan eta Filosofia Hutsean lizentziatu zen Madrilgo Complutebnse Unibertsitatean.

Lan ibilbidea aldatu

1977an sartu zen Radiotelevisión Españolan. Lehen urratsak RNEn eman zituen, bai Radio 1 bai Radio 3 kateetan, eta bertan musika- eta kultura-espazioak gidatu zituen: Caravana de amigos, La Barraca, Estudio 15-17, La música del texto (1982), La tarde de todos (1985), Clásicos populares, Al día, Don Domingo, La tarde en directo (1993), Clave de sol, 2006-2007), Los dioses de la aventura, Fiebre del sábado (1994-2006) edo La plaza (2006-2007).[1]

1988tik 1992ra bitartean, bere aurpegia ezaguna egin zen Música golfa saioaren zuzendaritzan eta aurkezpenean, eta hilabete batzuetara TVE Rockopop-en musika gaztearen saioan.[5] Geroago, 1997 eta 2004 bitartean, La mandrágora kultur programan parte hartu zuen. Urte hartatik aurrera, gainera, José Luis Uribarriren lekukoa hartu zuen, 1987an eta 1988an emandako Eurovisióneko Abesti Lehiaketaren urteko transmisioan, eta berriro ere 2004an, 2005ean, 2006an eta 2007an. Halaber, iruzkingile izan zen Eurovisión Junior 2005 jaialdian, Eurovisióneko Kanta Jaialdiaren 50. urteurreneko oroitzapenezko galan –Congratulations: 50 years of the Eurovision Song Contest–, José María Íñigorekin eta 1989an OTI Abesti jaialdian.

1997 eta 1998 bitartean RNEko zuzendariordea izan zen eta 2003an RNEko Radio 3ko zuzendari izendatu zuten 2005era arte.

2007an, TVE, Lluvia de Estrellas lehiaketako epaimahaiko kide izan zen. Urte horretako abuztuaren 24an, 2007ko urtarrilaren 1etik 2009ko urtarrilaren 2ra bitartean RTVEko langileentzat aurreikusitako enplegu-erregulazioko espedientea onartu zen, eta irrati-telebista publikoa utzi zuen 30 urteren ondoren.[6][7][5]

Sariak eta aintzatespenak aldatu

  • 2005ean Urrezko Mikrofonoa irabazi zuen.[8]

Erreferentziak aldatu

  1. a b (Gaztelaniaz) Madrid, Jose. (2020-06-15). «Beatriz Pécker cumple 65: legado, retiro y vida familiar de un icono televisivo de los 80» vanitatis.elconfidencial.com (Noiz kontsultatua: 2023-02-07).
  2. (Gaztelaniaz) Diaz, Diego Rivera. (2020-06-18). «Beatriz Pécker: la vida de la icónica periodista musical de los 80» amomama.es (Noiz kontsultatua: 2023-02-07).
  3. (Gaztelaniaz) Beatriz Pécker, ex RNE cumple 65: legado, retiro y vida familiar de un icono televisivo de los 80 – Guia de la Radio. (Noiz kontsultatua: 2023-02-07).
  4. «ABC MADRID 27-11-2011 página 87 - Archivo ABC» abc 2019-09-06.
  5. a b (Gaztelaniaz) Ikaz, Javier. Qué fue de Beatriz Pécker, la presentadora de Rockopop. (Noiz kontsultatua: 2023-02-07).
  6. «Informe de fiscalización de la gestión de personal llevada a cabo por el Ente Público RTVE con motivo del Expediente de Regulación de Empleo» Tribunal de Cuentas.
  7. maiuskula txiki, Rosario. (3 de diciembre de 2006). El mayor éxodo de RTVE. .
  8. (Gaztelaniaz) Premios Micrófono de Oro. 2022-06-23 (Noiz kontsultatua: 2023-02-07).

Kanpo estekak aldatu