Beatriz da Silva

Beatrice da Silva» orritik birbideratua)

Beatriz da Silva, jaiotzez Beatrice da Silva Menezes (Campo Maior, Portugal, 1424Toledo, 1492ko abuztuaren 16a) portugaldar lekaimea izan zen. Ordena sorkundetarra edo Andre Maria Sortzez Garbiaren Ordena izeneko emakumezkoen erlijio-ordenaren sortzailea izan zen 1484an. 1926. urtean beatifikatu zuen Pio XI.ak, eta Paulo VI.ak santu izendatu zuen 1976an. Jaieguna abuztuaren 17an ospatzen da.

Beatriz da Silva

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakBeatriz da Silva
JaiotzaCampo Maior eta Ceuta, 1424
Herrialdea Portugalgo Erresuma
 Gaztelako Erresuma
Lehen hizkuntzaportugesa
HeriotzaToledo1492ko abuztuaren 16a (67/68 urte)
Hobiratze lekuaToledoko probintzia
Familia
AitaRui Gomes da Silva, 1.º alcaide de Campo Maior
AmaIsabel de Meneses
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzakportugesa
Jarduerak
Jarduerakmoja katolikoa
Santutegia
Abuztuaren 17
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa
Erlijio-ordenaOrder of the Immaculate Conception (en) Itzuli

Bizitza aldatu

Beatrice da Silva Menezes Campo Maior hirian jaio zen, Portugalgo Erresuman, 1424an (orduan Portugalen mendean zegoen Ceutan jaio zela uste izan da urte askoan). Ruy Gomez da Silva eta Isabel da Menezes nobleen alaba eta Amadeo Portugalgoaren arreba izan zen. Elisabet Aviskoa printzesaren gorte-laguna izan zen urte askotan, eta Gaztelara lagundu zion Joan II.a Gaztelakoarekin esposatu zenean, Gortearen bizitzaz gogaiturik, Toledoko zistertar monasterio batean sartu zen. 1484an, Elisabet I.a Gaztelakoa erreginaren laguntzaz, ordena berria sortu zuen.[1]

Erreferentziak aldatu

  1. Santa Beatriz de Silva. mariadeagreda.org (Noiz kontsultatua: 2023-5-4).

Kanpo estekak aldatu