Beatrice Cenci, Parrizida ederra, izengoitiz ezaguna (Erroma, 1577ko otsailaren 5a - 1599ko irailaren 11). Noble italiar gaztea Erroman hilketa bortitz baten epaiketan protagonista gisa ezaguna egin zen.[1] Literatura, musika eta antzerki lan asko inspiratu zituen.

Beatrice Cenci

Bizitza
JaiotzaErroma1577ko otsailaren 6a
Herrialdea Aita Santuen Lurraldea
BizilekuaErroma
HeriotzaErroma1599ko irailaren 11 (22 urte)
Hobiratze lekuaSan Pietro in Montorio (en) Itzuli
Heriotza modua: burugabetzea
Familia
AitaFrancesco Cenci
Hezkuntza
Hizkuntzakitaliera
Jarduerak
Jarduerakaristokrata

Find a Grave: 10185744 Edit the value on Wikidata

Familia aldatu

Beatrice Cenci Francesco Cenci aristokrataren alaba zen. Aristokrata horrek, izaera bortitzagatik eta moralik gabeko portaeragatik, sarritan aurre egin behar izan zion aita santuen justiziari.

Cenci familia noblea Erroman bizi izan zen Cenci Jauregian. Erdi Aroko gaztelu baten hondakinen gainean eraiki zuten, Regola auzoan, Erromako ghetto judutarretik gertu.

Jauregi horretan, Beatrice eta bere aita Francescorekin batera, Triunezia Petroni (Francescoren bigarren emaztea), Giacomo (Beatriceren anaia nagusia) eta Bernardo (Francesco eta Triunezia Petroniren ezkontzatik jaiotako bigarren semea) bizi ziren.

Sendiaren ondasunen artean, besteak beste, Petrella Saltoko La Rocca gaztelua zegoen, Rietitik hurbil, Erromaren iparraldean.

Historia aldatu

Kondairaren arabera, Francesco Cenci, izaera bortitz eta moralik gabeko pertsonaia, emazteaz eta semeaz abusatu egin zuen eta Beatricerekin intzestu egiteko zorian zegoen. Beste delitu batzuengatik espetxeratu zuten, baina nobleek zuten pribilegioei esker, berehala askatu zuten.

Beatrice behin baino gehiagotan saiatu zen agintariei aitaren ekintzen berri ematea, baina alferrik. Alabak haren aurka egindako salaketak ezagutu zituenean, Beatrice eta Triunezia bidali zituen Erromatik urrun, familiaren gazteluan bizitzera.[2]

Cenci familiako lau kideek uste zuten Francesco gainetik kentzeko beste aukerarik ez zutela, eta denek batera konplot bat antolatu zuten.[2]

1598ko irailaren 9an, Francescoko gazteluan izan zen egonaldi batean, bi morroik (horietako bat Beatriceren maitale sekretu bihurtuta) pozoitu egin zuten, baina dosia ez zen nahikoa izan aita hiltzeko.[2]

Amaitzeko, Beatricek, haren amak eta anaek mailu batekin jo zuten Francesco, hil zen arte, eta, gero, gorpua balkoi batetik bota zuten istripu bat simulatzeko, baina inork ez zuen sinetsi tesi horretan.[2]

Haren falta nabarmen izan zenean, Aita Santuak bidali zun bere polizia kasua ikertzeko.' Beatriceren maitalea torturatu egin zuten eta egia esan gabe hil zen. Bien bitartean, familiako lagun batek, hilketaren jakitun, bigarren morroiaren hilketa agindu zuen, edozein arrisku saihesteko, baina konplota agerian geratu zen. Cenci familiako lau kideak atxilotu, kondenatu eta heriotza-zigorra ezarri zieten.[2]

Erromako herriak, hilketaren arrazoien berri izan zuenean, protesta egin zuen auzitegiaren erabakiaren aurka, eta betearazpena bertan behera geratu zen. Baina Clemente VIII. Aita Santuak ez zuen barkamena onartu, eta 1599ko irailaren 11n, egunsentian, kondenatuak Sant'Angelo Zubira eraman zituzten, non aldamioa prest zegoen.

Giakomoren burua zapalduta izan zen mailu baten kolpez, gero zatitu egin zuten eta bere gorpuzkiak plazaren lau ertzetan zintzilik jarri ziren. Gero, Triunezia eta Beatricen txanda iritsi zen, haiei burua moztu zieten egunsentian, mannaya[1] izeneko gillotina antzeko batekin. Bernardo izeneko mutikoa bakarrik salbatu zuten. Senideen exekuziora joateko aldamiora eraman zuten, eta gero kartzelara itzuli zuten, bere bizitzako zigorra betetzeko. Azkenik, urtebete geroago askatu zuten. Ondasunei dagokienez, Aita Santuaren familiaren alde konfiskatu zituzten.

Beatrice Erromako San Pietro in Montorio elizan lurperatu zuten. Moztutako burua zilarrezko erretilu baten gainean zegoen. Bonaparteko soldaduek profanatu zuten hilobia, 1798an. Hilobiak irekitzen zituzten objektu bitxien eta balak urtzeko berunaren bila. Beatriceren burua desagertu egin zen une hartan.[2]

Epaiketak interes handia piztu zuen garaiko iritzi publikoan, akusatuekiko eta, bereziki, Beatricerekiko sinpatia handia agertu baitzuen, bere edertasunagatik eta gaztetasunagatik eta berehala sortu zen bere inguruan legenda bat, heroina bihurtu zuena: tortura gogorra jasan zuela ere esaten zen, azkeneraino amore eman gabe eustsiz.[2] Cenci ren exekuzioan, eguzki bereziki itogarri baten azpian, ikusle batzuk intsolazioz hil ziren. Biktima famatuena Ubaldino Ubaldini aristokrata gaztea izan zen, besteak beste, Francesco Domenico Guerrazzi eta Stendhal (Italiako kroniketan).

Bizitzan inspiratutako lanak aldatu

  • Stendhal, Les Cenci, Crónicas italiarras.
  • Percy Bysshe Shelley, Beatrice Cenci (José Corti, 2000).
  • Frederic Prokosch, Beatrice Cenci (Gallimard, 2002).
  • (en) Francesco Domenico Guerrazzi et Luigi Monti, Beatrice Cenci, 310 Broadway, 1858 (réimpr. Rud et Charleton)

Erreferentziak aldatu

  1. a b Hoefer (Jean Chrétien Ferdinand), Nouvelle biographie générale depuis les temps les plus reculés jusqu'à nos jours, Page 375 Firmin-Didot,1854
  2. a b c d e f g Luigi Caiani. (1979). Cenci, Beatrice in "Dizionario Biografico". ..

Bibliografia aldatu

  • (Italieraz) Beatrice Cenci romana. Storia del secolo XVI di Agostino Demollo, Roma, Tipografia Rocchetti, Seconda edizione, 1849. Google libri.
  • (Italieraz) Storia di Beatrice Cenci e de' suoi tempi di Carlo Tito Dalbono, Napoli, Stabilimento tipografico Gaetano Nobile, 1864. Google libri.
  • (de) Stefan Zweig, Legende und Wahrheit der Beatrice Cenci, 1926
  • (Italieraz) Gustavio Brigante Colonna et Emilio Chiorando, Le procès des Cenci (Payot, 1937)
  • Vittorio Martinelli. (1998). «Béatrice Cenci, ange ou démon» 1895, revue d'histoire du cinéma (26): 111-126..
  • Jean Rocchi, Beatrice Cenci, telle une fleur coupée, Esméralda, 2002.
  • (en) Chisholm Hugh, ed. (1911), Cenci, Beatrice, Encyclopædia Britannica 5 (11th ed.). Cambridge University Press, p. 660–661.
  • (it) Francesco Domenico Guarazzi, Beatrice Cenci
  • (en) Charles Nicholl, Screaming in the Castle: The Case of Beatrice Cenci, vol. XX, London Review of Books, 2 juillet 1998, chap. 13, p. 23–27.

Kanpo estekak aldatu