Bea Salaberri

euskal idazlea

Bea Salaberri Larre (Donamartiri, Nafarroa Beherea, 1979ko apirilaren 26a) baxenabartar idazlea da.[1]

Bea Salaberri

Bizitza
JaiotzaDonamartiri1979ko apirilaren 26a (45 urte)
Herrialdea Nafarroa Beherea, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaPaueko eta Aturrialdeko Unibertsitatea
Hizkuntzakeuskara
frantsesa
Jarduerak
Jarduerakidazlea eta irakaslea
Enplegatzailea(k)Alfabetatze Euskalduntze Koordinakundea

Literaturaren Zubitegia: 929

Euskal Filologiako ikasketak egin zituen, Baionako eta Bordeleko unibertsitateetan. Helduen euskalduntzearen alorrean lan egiten du, euskara irakasle eta didaktikari gisa, Iparraldeko AEKn.

Horrez gain, gustuz parte hartu izan du hainbat ekimenetan, hala nola hainbat kultur elkarte, antzerki talde eta aldizkaritako kolaborazioetan. Argia aldizkarian eta Iparraldeko Hitza egunkarian idatzi ohi du.[1]

Literaturaren alorrean, Mesfida zaitez (Txalaparta, 2024) eleberria eta Baionak ez daki (Susa, 2015) helduentzako ipuin liburua argitaratu ditu.

Bestalde, helduen euskalduntzearen alorrean, Oihenartea ez hunki (Elkar, 2023) eta Baiona (Elkar, 2019) helduentzako liburuxkak sortu ditu, euskara errazean.

Liburuak aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. a b «Bea Salaberri - Wikiwand» www.wikiwand.com (Noiz kontsultatua: 2022-04-25).
  2. «literaturaren zubitegia - Bea Salaberri» zubitegia.armiarma.eus (Noiz kontsultatua: 2022-04-25).
  3. «Baiona (b1) (+cd) : Bea Salaberri : 9788490279151» www.bookdepository.com (Noiz kontsultatua: 2022-04-25).

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu