Bea Larrañaga

Aktorea eta klown da

Bea Larrañaga Ibeas (Errenteria, Gipuzkoa, 1975ko otsailaren 26a) aktorea eta klowna da.[1]

Bea Larrañaga

Bizitza
JaiotzaErrenteria1975eko otsailaren 26a (49 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakaktorea
bea-payasa.com

Biografia aldatu

Bea Larrañaga 2004. urtean ekin zion arte eszenikoetako prestakuntzari. 2008. urtetik klownaren artean espezializatzen ari da. Arlo horretan prestakuntza jaso du, hainbat irakasleren eskutik: Antton Valen, Pep Vila, Ana Pérez, Gardi Hutter, Lila Monti, Èlise Ouvrier, Aitor Basauri, Leo Bassi.…

Intujai Teatro konpainia sortu zuen, May Gorostiagarekin batera. Intujaik era askotako arloak jorratzen ditu, Antzerkiaren Naturaren bitartez bizia erein, polinizatu eta loratzeko helburu soilarekin. Hainbat antzerki-jaialdi antolatzen ditu: AHOZ AHO, Ahozkotasunaren Nazioarteko Jaialdia Tolosa eta Ordizia (Gipuzkoa). ZIKLOIA, Antzerki jaialdia Tolosan (Gipuzkoa). AMAROTZEKO ANTZERKI ASTEA, Antzerki jaialdia Amarotzen,Tolosa. ANTZEZTAUN, antzerki jaialdia Ataunen.

Gaur egun, prestakuntza eta laguntza jasotzen du eta klown ikuskizunak prestatzen ditu.

Aire hemendik eta Hemendik Parisera saioak egiten ari da 2021ean.[2][3] Bestalde, pailazo eta berdintasun ikastaroak ematen ditu.

Lanak aldatu

  • A tomar viento fresco.[4]
  • De aquí a París. Hemendik Parisera.
  • Aire hemendik
  • Bonba bat naiz.Soy la Bomba[3]
  • Ama-Alu-Lur, sorgin baten ametsak.[5]

Erreferentziak aldatu

  1. Etxeberria, Aitor Garmendia. ««Euskal Herrian orain hasi gara pailazo mota ezberdinak ikusten»» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-08-03).
  2. «Sobre mi/Nere buruz» Bea Larrañaga (Noiz kontsultatua: 2021-08-03).
  3. a b «Bea Larrañaga | Bea Larrañaga (Payasa-Clow» Bea Larrañaga (Noiz kontsultatua: 2021-08-03).
  4. «Espectáculos/Ikuskizunak» Bea Larrañaga (Noiz kontsultatua: 2021-08-03).
  5. Teatro, Intujai. (2018-11-23). «INTUJAI TEATRO: AMA-ALU-LUR (sorgin baten ametsak)» INTUJAI TEATRO (Noiz kontsultatua: 2022-02-26).

Kanpo estekak aldatu