Bayard-Condict eraikina
Bayard-Condict eraikina Manhattango NoHo auzoan dagoen eraikin bat da. Bleecker Streeteko 65. zenbakian dago, Broadway eta Lafayette Street artean, Crosby Streeteko burualdean. Louis Sullivan arkitektoak New Yorken egin zuen lan bakarra da. 1897 eta 1899 artean eraiki zen Chicagoko Eskolaren estiloan; arkitekto asoziatua Lyndon P. Smith izan zen. Eraikina, jatorrian, Condict Building bezala ezagutzen zen, Bayard Building bezala berrizendatua izan aurretik. Eraikina, bere garairako diseinu erradikal bat bezala hartu zen, onartutako statu quoa zen Amerikako arkitektura errenazentistaren murrizketen aurka zihoalako, baina eragin gutxi izan zuen New Yorkeko hiriaren diseinu arkitektonikoan, garai horretan Bleecker Street zen gune industrialean zuen kokapenagatik[1].
Bayard-Condict eraikina | |
---|---|
AEBko Leku Historikoa | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | Ameriketako Estatu Batuak |
Estatua | New York |
Ameriketako Estatu Batuetako hiri | New York |
Borough | Manhattan |
Koordenatuak | 40°43′34″N 73°59′42″W / 40.726°N 73.995°W |
Arkitektura | |
Arkitektoa | Louis Sullivan |
Estiloa | Chicagoko eskola |
Ondarea | |
AEBko Leku Historikoa | 76001236 |
Kontaktua | |
Helbidea | 65 Bleecker Street |
Eraikina New York hiriko mugarri izendatua izan zen 1975ean[2], eta AEBko Mugarri Historiko Nazionala da 1976tik.
Erreferentziak aldatu
- ↑ AIA guide to New York City. (4th ed. argitaraldia) Crown Publishers 2000 ISBN 0-8129-3106-8. PMC 44503178. (Noiz kontsultatua: 2021-03-14).
- ↑ Guide to New York City landmarks. (4th ed. argitaraldia) John Wiley & Sons, Inc 2009 ISBN 978-0-470-28963-1. PMC 226308081. (Noiz kontsultatua: 2021-03-14).