Batua.eus

euskararako Itzultzaile neuronala

batua.eus itzultzaile eleanitz automatikoa da, webgune baten bidez erabil daiteke. Vicomtech ikerketa zentroak 2019an plazaratu zuen bertsioak itzulpen automatiko neuronala erabiltzen du.

Batua.eus
Jatorria
Sortzailea(k)Vicomtech
Argitaratze-data2019
Ezaugarriak
Hizkuntzaeuskara, frantsesa, ingelesa eta gaztelania
Euskaraz
EuskarazBai
batua.eus

Erabili ahal diren hizkuntzak aldatu

Batua.eus-ek hizkuntza hauekin lan egiten du:

  1. Espainiera
  2. Euskara
  3. Frantsesa
  4. Ingelesa

2022an, Euskalki baten lehenengo itzultzaile automatikoa martxan jarri du:

  1. Bizkaiera

Itzulpen automatiko neuronala aldatu

Alor horretan izan den garapena ikaragarri azkarra izan da. Ikaskuntza sakona (deep learning) teknika Itzulpengintza automatikoan erabili zuen lehenengo argitalpen zientifikoa 2014ean agertu zen, egileak Bahdanau, Cho eta Bengio izan ziren. 2015ean lehenengo aldiz agertu zen neurona-sistema bat itzulpen automatikozko txapelketa batean (OpenMT’15). Eta hurrengo urtean txapeldunen %90a sistema neuronalak izan ziren. 2015eko aurrerapena arretan oinarritutako sistemak ("attenttion based NMT") erabiltzea izan zen. 2017an hobekuntza gehigarriak lortu ziren neurona-sareetan Transformer arkitektura erabiltzearen ondorioz. Urte bat geroago euskara ere arrakastaz erabiltzen zuen sistema bat zegoen, eta beste urte batean, 2019an, euskararako zeuden sistemak bost ziren.

Euskararako itzultzaile neuronalak aldatu

Paradigma neuronalaren ekarriarekin 2017az geroztik izugarrizko hobekuntza nabaritu zen hizkuntza nagusienen arteko itzultzaile automatikoetan. Geroxeago, eta arin, euskal munduko ikerkuntza komunitatea gai izan zen euskaratik eta euskararako itzultzaile neuronalak mundu mailako artearen egoeraren pare jartzeko.

2015ean hasi zen euskararako itzulpen neuronala aztertzen TADEEP proiektuan.[1] Orurako Deepl itzultzaileak kalitatezko emaitzak ematen zituen 10 hizkuntzatan baina euskara ez zegoen horien artean. Bi urte geroago lehenengo emaitza bikainak lortuta, 2017an lehen demoa publikoki eskura zegoen. 2017an bertan, hainbat agente (Ixa Taldea, Elhuyar, Vicomtech, Ametzagaña, Mondragon Lingua...) batera, MODELA izeneko proiektua abiatu zen.[2] Beste urtebeteko epean, 2018an MODELA itzultzailea plazaratu zen, Interneten publiko orokorrerako euskarazko itzulpen neuronala eskaintzen zuen lehen zerbitzua.

Abiada bizian mugitzen zen arlo honetan, geroago gutxienez beste hiru itzultzaile neuronal gehiago plazaratu ziren. Horien arteko diferentzia nagusia itzultzaile bakoitzak erabiltzen duen corpusa da (corpus = milioika esaldi bi hizkuntzatan), baita itzultzeko zerbitzuan onartzen duten hitz-kopuru maximoa ere (konputagailu ahaltsu eta garestiak erabili behar dira horretan). Hauek ziren 2020ko hasieran eskaintzen ziren euskararako itzultzaile neuronalak:

  • Eusko Jaurlaritzaren Itzuli (itzultzaile neuronala): itzulpen neuronalaren teknologia erabilita, corpus-oinarria Eusko Jaurlaritzako itzulpen-memoriak erabili ziren IVAP-HAEEk 20 urtetan bildutakoa 10 milioi "esaldi" baino gehiago..[3]
  • batua.eus: Vicomtech-ek MODELA sisteman hobekuntzak egin zituzten (RNN teknologiatik Transformer teknologiara pasa ziren) eta corpusa handitu zuten.[4][5]
  • elia.eus (hasieran Itzultzailea.eus): Elhuyarrek ere antzeko hobekuntzak egin zituen bere aldetik. Eta itzulpenak egiteko hizkuntza berriak gehitu zituen (ingelesa, frantsesa, espainiera, galegoa, eta katalana)[6]
  • Translate Google: Googleren Translate zerbitzuak hobekuntzak lortu zituen eredu neuronala erabilita.[7]

Erreferentziak aldatu

  1. «Welcome to TAdeep (MINECO-FEDER project) | TAdeep» ixa2.si.ehu.es (Noiz kontsultatua: 2020-01-28).
  2. «MODELA» modela.ametza.com (Noiz kontsultatua: 2020-01-28).
  3. Eusko Jaurlaritza. (2019). «Euskara-Gaztelania itzultzaile automatiko neuronala» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-01-28).
  4. «BATUA.eus - Euskarazko itzultzailea» www.batua.eus (Noiz kontsultatua: 2020-01-28).
  5. Vaswani, Ashish; Shazeer, Noam; Parmar, Niki; Uszkoreit, Jakob; Jones, Llion; Gomez, Aidan N; Kaiser, Łukasz; Polosukhin, Illia. (2017). Guyon, I. ed. «Attention is All you Need» Advances in Neural Information Processing Systems 30 (Curran Associates, Inc.): 5998–6008. (Noiz kontsultatua: 2020-01-28).
  6. «Itzultzailea» Itzultzailea (Noiz kontsultatua: 2020-01-28).
  7. «Google Translate» translate.google.com (Noiz kontsultatua: 2020-01-28).

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu