Battista Ugo eta Antonio Ugo

Battista Ugo (Vinadio, 1876ko ekainaren 21aNew York, 1916ko apirilaren 23a) eta Paolo Antonio Ugo (Vinadio, 1887ko ekainaren 28aMaisons-Alfort, 1914ko otsailaren 16a), ezagunagoa alpetar erraldoiak ezizenarekin oso gizaseme garaiak izan ziren; akromegalia deritzon gaixotasunaren ondorioz, hurrenez hurren, 2,30 eta 2,25 metro garai izatera heldu ziren.

Battista Ugo eta Antonio Ugo
Bizitza
Herrialdea Italia
Jarduerak
Enplegatzailea(k)Ringling Bros. and Barnum & Bailey Circus (en) Itzuli
Izengoitia(k)Los hermanos Hugo, Los Gigantes de los Alpes eta Los Gemelos Franceses

Baptiste anaia zaharrena 1900eko Parisko Nazioarteko Erakusketan egin zen ezagun. Paris zaharreko erraldoi edo Gargantua gisa aurkeztu zuten, eta mundu guztian bidaiatu zuen gero Barnum & Bailey zirkuarekin. 15 urterekin hasi zen Antoine anaia harekin bidaiatzen, biki gisa.[1]

Alpeetako erraldoiak deitzen zieten, eta Frantziako bikiak ere bai. XIX. mende amaierako erraldoi pare ezagunena izan zen, baina ez ziren ez Frantziako Alpeetan jaioak eta ezta bikiak ere. Gerora jakin zenez, Italiako Alpeetan jaio ziren.[1]

Erreferentziak aldatu

  1. a b Telleria Sarriegi, Enekoitz. (2020-11-05). «Migel Joakinen garaikideak» Berria CC BY-SA 4.0 lizentziapean.

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau Italiako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.