Doragon Boru Zetto Fukkatsu no fūshon!! Gokū to Vegjīta

Bateraketa!! Goku eta Vegeta» orritik birbideratua)

Bateraketa!! Goku eta Vegeta (japonieraz: ドラゴンボールZ 復活のフュージョン!!悟空とベジータ Doragon Boru Zetto Fukkatsu no fūshon!! Gokū to Vegjīta?) Dragoi Bola anime eta mangan oinarritutako 15. filma da, Dragoi Bola Zko 12. eta 1995ko martxoaren 4an estreinaturikoa. Film hau ez da euskaratua izan, izenburua titulu japoniarretik itzuli da. Gazteleraz ¡Fusión! izenburua hartu zuen.

Doragon Boru Zetto Fukkatsu no fūshon!! Gokū to Vegjīta
Jatorria
Argitaratze-data1995
IzenburuaドラゴンボールZ 復活のフュージョン!!悟空とベジータ
Jatorrizko hizkuntzajaponiera
Jatorrizko herrialdeaJaponia
Banatze bideaeskatu ahalako bideo
Ezaugarriak
Genero artistikoafantasiazko filma, abenturazko filma eta film komikoa
Iraupena51 minutu
Koloreakoloretakoa
TelesailaDragon Ball (en) Itzuli
Deskribapena
OinarrituaDragoi Bola
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)Shigeyasu Yamauchi (en) Itzuli
[[Kategoria:Shigeyasu Yamauchi (en) Itzuli zuzendutako filmak]]
Gidoigilea(k)Takao Koyama
Ekoizpena
EkoizleaKōzō Morishita (en) Itzuli
[[Kategoria:Kōzō Morishita (en) Itzuli ekoitzitako filmak]]
Konpainia ekoizleaToei Animation (en) Itzuli
[[Kategoria:Toei Animation (en) Itzuli ekoitzitako filmak]]
EdizioaShinichi Fukumitsu (en) Itzuli
Bestelako lanak
MusikagileaShunsuke Kikuchi
Argazki-zuzendariaToshiharu Takei (en) Itzuli

IMDB: tt0142236 Filmaffinity: 310535 Allocine: 171588 Rottentomatoes: m/dragon-ball-z-fusion-reborn Netlix: 70045803Edit the value on Wikidata

Sinopsia aldatu

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Kaio erregearen planetan arte martzialen txapelketa ospatzen ari da. Bertan Goku eta Paikuhan finalean parte hartzen ari dira. Bitartean, Yama epaileak arimak epaitzen dituen tokian, Saike izeneko Oni gazte eta alaia bat arimak garbitzen duen makina erraldoi baten arduraduna da, haien zati negatiboa kenduz.

Saike-ren erruz, energia negatibo guztia duen makina lehertu egiten da, eta Onia arrosa kolorezko hodei batengandik inguratua, energi gaiztoz beteriko munstro erraldoi batean bihurtzen da, Janemba deiturikoa. Hau beste munduan eraldarazten du infernua izoztuz eta Yama barrera baten bidez bere jauregian giltzaperatuz. Ondorioak txapelketaraino heltzen dira eta Kaio erregeak bi lehiakideak zer gertatzen ari den ikertzera bidaltzen die, borroka geroratuz.

Lurrean gauzak ez daude hobeto, beste munduan gertatutakoa hilak bizitzara bueltatzera eragin baitu eta jendea izutzen dabiltza. Gohan, Videl, Trunks eta Goten ordena mantentzearen ardun dira, eta bitartean aspaldiko arerioak agertzen dira, Freezer eta bere jarraitzaileak batik bat, hala ere ez dute asko Gohanen eskuetan iraungo. Hala eta guztiz ere mehatxua handituz doa eta Dragoi Bolak biltzea erabakitzen dute, baina Shenronek ezer egin ez dezakela esaten dio, hilen oatua Yama bakarrik erabaki baitezake.

Beste mundura bueltatuz, Goku eta Paikuhan Janemba eta bere indar izugarria aurkitu dute. Goku bere aurka burrukatzen duen bitartean, Paikuhan Yama jauregian dagoen barrera apurtzen saiatzen da. Janemba dirudien baino gogorragoa da eta Gokuri estualdian jartzen dio, baina azkenean Super Saiya 3 mailari esker garaitu duela dirudi, baina orduan Janemba indarberritu eta borrokarako gaituago den gorputza hartzen du.

Hau borrokari buelta ematen dio eta orain Janemba da egoera maneiatzen duena. Bitartean, Paikuhan Yamaren jauregia oztopatzen duen barrera apurtzeko era aurkitu du: berau irainduz.

Momentu hartan, Goku amore emateko zorian dagoelarik nor eta Vegeta agertzen da, Boo Ahaltsuaren kontrako bere autosuntsiketaren ondoren beste munduan zegoelarik, eta Janembaren aurka egitea erabatzen du, baina alferrik: Janemba askoz indartsuagoa da.

Konponbidea Gokuren eskutik dator, Metamoru planetan ikasitako bateraketa erabiltzea proposatuz. Hasieran Vegeta uko egiten du, baina egoera ikusita bere iritzia aldatu eta onartzen du. Lehengo arrakastarik gabeko saiakera baten ostean eta Paikuhan Janemba entretenitzen duen bitartean, desiraturiko bateraketa lortzen dute Gogeta gerlaria agertuz. Gojeta inongo problemarik gabe akatzen du Janembarekin, gaiztotasuna desagerrarazten duen eraso batekin, berriz ere hasierako Oni-a kalterik gabe agertuz.

Bitartean lurrean, Goten eta Trunksek bere aiten bateraketaren energia nabaritzen dute eta berdina dakiote, planetako zombie guztiak akabatuz. Azkenean dan ondo bukatu da, Vegetak Goku agurtzen du eta berriro inoiz ez duela berarekin bateratuko esaten dio, bitartean Lurrean bi imueek Gohan eta Videli bere aiten agerpena ezkutzen diete.

Pertsonaiak aldatu

Filmearen pertsonai esklusiboak aldatu

Janemba aldatu

Janemba (jatorrizko japonieraz ジャネンバ Janenba). Makina garbitzailean zegoen arimen energia gaiztoarengatik sortua. Nergia gaizto hau Yamaren langile bat berenganatu eta Janemba sortu zuen: monstru erraldoi, lodi eta horia. Goku menderatzea lortzen du Super Saiya 3. mailara bilakatuz, baina Janemba birsortzea lortzen du burrakarako prestatuagoa egonik. Super Saiya 3a ez da gai bere indar izugarriaren aurka, eta Gogeta, Goku eta Vegetaren arteko bateraketa, bakar-bakarrik lortzen du hura suntsitzea. Horretarako Gogeta "Arima suntsitzailea" izeneko erasoa erabiltzen du.

Saike Oni aldatu

Saike Oni (jatorrizko japonieraz サイケ鬼). Yamarentzako lan egiten duen Oni gaztea da, bere lana arimak garbitzea da eta musika altuegi entzuten egoteagatik ez dio bere lanari arreta jartzen eta makina apurtzen da, ondorio lazgarriak sortarariz.

Musika aldatu

Irekitze abestia (opening)

  • "WE GOTTA POWER" Hironobu Kageyama konposatutakoa.

Izte abestia (ending)

  • "Saikyō no Fusion" (jatorrizko japonieraz 最強のフュージョン Saikyō no fūshon) Hironobu Kageyama konposatutakoa.


Kanpo estekak aldatu