Batako eztandak (2021)

Batako eztandak 2021eko martxoaren 7an Ekuatore Ginearen Bata hiriburuan, Nkoa Ntoma auzoan dagoen militar basean. Eztandak lau izan ziren eta kalte handiak eragin zituzten: gutxienez 108 pertsona hil ziren, 615 zaurituak gertatu ziren eta inguruko etxeetan kalte material asko. Teodoro Obiang Nguema diktadorearen arabera eztandak munizioak modu desegokian erabiltzeagatik gertatu ziren.[1]

Batako eztandak
Map
Motaleherketa
Data2021eko martxoaren 7a
KokalekuBata
HerrialdeaEkuatore Ginea
Pertsona hilak108
Pertsona zaurituak615

Leherketak aldatu

Prentsak zabaldutako informazioaren arabera leherketak lau izan ziren. Lehenengoa indartsuena izan zen eta 15:00etan izan zen. Azkena bi ordu geroagoa, 17:00etan. Hondamendiaren dimentsioak ikusita, gobernuak larrialdi-egoera ezarri zuen. Herrialdean, bestetik, COVID-19ren pandemia dela eta, etxeratze-agindu dago aginduta.

Kausak aldatu

Hasierako momentuetan nahasmendu handia izan zen zeren eta leherketek ondorio handiak eragin baitituzte. Obiangek bertako militarren arduragabekeriari egotzi dio ardura guztia baina Ekuatore Ginearen egoera politikoarekin ezin da baieztatu edo ezeztatu iritzi hori.[2]

Erreferentziak aldatu

  1. https://www.bbc.com/news/world-africa-56300088
  2. "Massive explosions rock Equatorial Guinea’s largest city; at least 17 dead, hundreds injured": The Washington Post. [1]

Kanpo estekak aldatu