Bataiarria, bataioaren sakramentua egiteko erabiltzen den ura duen pontea da. Egitura beregain bezala egon ohi da elizaren posizio nabarmen batean, aitaren egiteko ponteak berriz horma edo zutabeetara itatsita egoten diren bitartean. Batzuetan kapera edo eraikin propioa ere izaten du bataiarriak, bataiotegia.

Iruñeko San Nikolas elizako bataiarria.
Harrizko bataiarria

Historia aldatu

Bataiarriak, jada katakonbatan daude, eta Konstantino I.a Handiaren baketik, bataiategietan. Bataiarri primitiboak, laukiluze formako pila handiak ziren, eta lurrean hondoratuak zeuden, bakarrik, ertzak bere gainetik agertuz, San Poncianoren katakonbetan ikus daitekeen bezala, non, oraindik, kontserbatzen den bat bertan, margotutako gurutze baten oina, harresian apaindura handiena duenaren berezitasunarekin. Konstantinoren bakearen ondoren eraikitako bataiategietan jarraitu zuen bataiarri handi eta hondoratuen erabilerak, laukiluze formakoak zein poligonal edo zilindrikoak, gero, lurretik altxatuak beste batzuk ere jarri ziren arren. Azken hauek, ohi, harriz egiten ziren, baina brontzezkoak ere egon ziren, batzuk eta besteak, eurei lotutako oin edo euskarriren batean eutsiak. Urperaketa bidezko bataioa ia erabat ezabaturik XIV. mendearen amaieran, (tokiren batzuetan, urperaketa partzial bezala jarraitu zuen arren beste bi mendez), bataiarriak txikiagoak egin ziren XV. mendetik, eta, mende honetan, dorretxo edo zinborio batekin estali ziren.

 
Bataiarria Wadowicen

Hondoratuak ez zeuden bataiarrien kanpoaldea, bataiarria bera egina izan zen garaian estilo nagusia zeneko erliebeekin apainduak izan ziren, eta, batzuetan, bataioarekin zerikusia zuten irudiekin. Baina barnealdea laua geratzen zen, bataiarri txikietan, orokorrean, tabike baten bidez bi zatitan banaturik, bata, ur gordailu bezala, eta bestea, bataiaturiko umearen burutik erortzen zen ura biltzeko.

Erdi Aroko bataiarriak aldatu

Hainbat tokitan Erdi Aroko lehen mendeetako bataiarriak kontserbatzen dira. Adibidez:

Euskal Herriko bataiarri bereziak aldatu

Gurean historikoki eta artistikoki balore handiko bataiarri asko gordetzen dira. Hona hemen lurraldez-lurralde horietako batzuk:

Araban aldatu

Bizkaian aldatu

  • Maruri-Jatabeko San Lorentzo elizan, Erdi Aroko bataiarria; berez, XIII. mendeko Santa Krutz baselizatik ekarritako kapitela zen.[1]

Gipuzkoan aldatu

 
Estibalitzeko bataiarria (Araba).

Nafarroan aldatu

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu