Basaltoa arroka igneo bolkaniko ilun bat da. Arroka bolkaniko ugariena da, bai eta igneo ugariena ere, Lurreko gainazalaren % 70 osatzen baitu. Lurrazal ozeanikoa basaltoz osaturik dago.

Basalto
Mineral infotaula irakurtzeko eraLaguntza:Arroka infotaula irakurtzeko era
Mineral infotaula irakurtzeko era
Basalto
Arroka igneoa
Mineral garrantzitsuak Piroxenoak
Plagioklasa
Kuartzo
Dentsitatea 3,011 [1] g/cm3

Ezaugarriak aldatu

Kristal tamaina finekoa da hozketa azkarraren ondorioz eta konposaketa mafikoa du, hau da, magnesio eta burdin eduki asko duena. Batez ere piroxenoz eta plagioklasaz osatua dago, eta maila txikiago batean olibinoz. Basaltoak usu bakuolak izan ohi ditu, kuartzo, kaltzita eta zeolitaz beterik egon ohi direnak.

Formazio motak aldatu

 
Erraldoien Galtzada Irlandan

Laba basaltikoak ur-azpian solidotzen direnean kuxin-laba izenez ezagutzen den formazioa ematen da. Euskal Herrian hauek Elgoibar inguruan eta Sopelako hondartzaren Ekialdeko aldean aurki daitezke. Pillow-laba hauek bakuola kontzentrikoak izan ohi dituzte eta forma biribilduak.

 
Fruiz-eko zutabe basaltikoak.

Laba basaltikoak fluxu bat eratzen duenean azpiko aldea solidotu eta espazio gutxiago behar duenez zutabe erako egiturak osatzen ditu. Zutabe hauen ohinahexagonala izan ohi da. Munduan badira hainbat adibide famatu, adibidez Irlandako Erraldoien Galtzada (Giant's Causaway). Euskal Herrian Fruizen aurki daitezke.

Basalto motak aldatu

Basaltoa lau mota orokorretan sailkatzen da:

Basaltoaren meteorizazioa aldatu

Lurreko beste arroka gehienen aldean basaltoak meteorizazio nahiko handia jasaten du. Aireak eta urak burdinetan aberatsak diren mineralak oxidatzen ditu baina era berean kaltzio, sodio eta magnesio katioiak askatzen ditu eta azidotasunaren aurrean buffer ahalmen handia erakusten du.

Erabilera aldatu

Basaltoa eraikuntzan erabili izan da tradizionalki, hala Mexikoko edo Egiptoko kultura zaharretan.

Gaur egun basaltozko zuntzak egiten dira eta hormigoia sendotzeko erabiltzen da, bai eta suari aurre egiteko auto eta espaziountzietako teknologian ere.

Ilargian eta Marten aldatu

 
Ilargi-itsasoak

Lurretik begiratuta Ilargian ikusten diren ilargi-itsaso ilunak laba basaltikoaren eremu zabalak dira. Lurreko basaltoak baino burdin proportzio handiagoak ditu, FeO-ren ehunekoa 17 eta 20 artekoa baita. Titanioa ere aurkitzen da %1-13 artean. Itxura exotikoa azaltzen du, ez baitago ioxidaturik ez eta hidrataturik ere.

Ilargiko basaltorik zaharrenak 4.200 milioi urte ditu baina ikus daitekeen gehiengoa 3.000 - 3.5000 milioi urte artean sortu zen. Azken erupzioak duela 1.200 milioi urtekoak direla pentsatzen da.

Marten ere ohikoa da gainazalean basaltoa aurkitzea.

Iruditegia aldatu

Erreferentziak aldatu

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu