Bartolomé Ordóñez

eskultore espainiarra

Bartolomé Ordóñez (Burgos, 1480? - Carrara, 1520) espainiar eskultorea izan zen. Espainiako Errenazimentuko artista nagusietako bat izan zen, eta bere garaiko eskultore onena, askoren ustez. Badirudi Fancelliren ikasle izan zela. Italian lan egin zuen batez ere, eta nabaria du Michelangeloren eragina. 1515etik aurrera, Bartzelonako katedraleko koruaren burualdeetan aritu zen lanean. Horrez gainera, hainbat lan egin zituen Napoliko, Alcala de Henaresko eta beste zenbait herritako elizetan.

Bartolomé Ordóñez
Bizitza
JaiotzaBurgos, 1480
Herrialdea Espainia
HeriotzaCarrara1520ko abenduaren 10a (39/40 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakeskultorea

Erreferentziak aldatu