Barre des Écrins, Frantziako Alpeetako mendi bat da, 4102 metroko garaiera duena. Massif des Écrins izeneko mendiguneko mendirik garaiena da. 4.000 metrotik gorako garaiera duen alpetar mendirik hegoalderenekoena da.

Barre des Écrins
Barre des Écrins
Datu orokorrak
Garaiera4.102 m
Prominentzia2.045 m
Motamendi
Geografia
Map
Koordenatuak44°55′N 6°20′E / 44.92°N 6.33°E / 44.92; 6.33
MendikateaMassif des Écrins
Estatu burujabe Frantzia
Frantziaren banaketa administratiboa Metropolitar Frantzia
Eskualdea Proventza-Alpeak-Kosta Urdina
DepartamenduaAlpe Garaiak
Babestutako-eremuaÉcrinsko parke nazionala
Leku geografikoaDofinerriko Alpeak
Mendizaletasuna
Lehen igoera1864ko ekainak 25ean, Adolphus Warburton Moore, Horace Walker eta Edward Whymperrek, Michel Croz, Christian Almer zaharra eta Christian Almer gazteak gidari zituztelarik.
Ohiko bideaGlacier Blanc glaziarra

Geografia aldatu

Barre des Écrins, Durance eta Isère ibaiaren arroen artean banatzen da. Mendi honen hegoaldeko aurpegia harkaitztsua da, iparraldekoan glaziarra dagoen bitartean, Glacier Blanc glaziarraren iturburua sortuz.

Igoera aldatu

Barre de Écrins, lehen aldiz, 1864ko ekainak 25ean igo zen. Lehen igoera hau egin zutenak, Adolphus Warburton Moore, Horace Walker eta Edward Whymper izan ziren, Michel Croz, Christian Almer zaharra eta Christian Almer gaztea gidari bezala zituztelarik. Tradizionalki, Pré de Madame Carletik igotzen da, Ailefroideko haranean. Ohiko ibilbideak, oso-osorik igotzen du Glaciere Blanc glaziarra. Hau, oso ibilbide erabilia da, Dôme des Écrinserako ohiko ibilbidea baita, Alpeetako 4.000 metrotik gorako mendietatik errazen igotzen denetako bat. Refuge des Écrinsen abiatzen da, eta iparraldeko aurpegia igotzen du, ia Lory Saddle mendiaren tontorreraino, 3.974 metrokoa, non Dôme eta Barre mendietaranzko bideak banatzen diren. Barreranzko igoerak, malda harritsu batetatik jarraitzen du bide osoan zehar tontorreraino.

Kanpo estekak aldatu