Barillas

Nafarroa Garaiko udalerria

Barillas[3] ([baɾiʎas̺]) Nafarroako udalerria da. Tuterako merindadeko herri honek 201 biztanle zituen 2014. urteko erroldaren arabera. Nafarroako hiriburutik 107 kilometrora dago.

Barillas
 Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Barillasko bandera
Bandera

Barillasko armarria
Armarria


Map
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Lurraldea Nafarroa Garaia
Merindadea Tutera
EskualdeaNafarroako Erribera
Administrazioa
Estatua Espainia
Erkidegoa Nafarroa
Izen ofiziala Barillas
AlkateaJosé Ramón Martínez Zardoia
(AIB, indep.)
Posta kodea31xxx
INE kodea31048
Herritarrabarillastar
Geografia
Koordenatuak41°58′16″N 1°39′46″W / 41.971°N 1.6627°W / 41.971; -1.6627
Azalera3 km²
Garaiera387 metro
Distantzia106,8 km (Iruñetik)
Demografia
Biztanleria259 (2023:  2)
alt_left 99 (%38,2)(2019) (%44,4) 115 alt_right
Dentsitatea88,7 biztanle/km²
Zahartzea[1]% 43,55
Ugalkortasuna[1]‰ 75
Ekonomia
Jarduera[1]% 78,26 (2011)
Desberdintasuna[1]% 0 (2011)
Langabezia[1]% 7,64 (2013)
Euskara
Euskaldunak[1][2]% 0,00 (2018:  %-1,01)
Datu gehigarriak
Webguneahttp://www.barillas.es/

Geografia aldatu

Inguru naturala eta kokapena aldatu

Herria, Nafarroa hegoaldean kokatzen da, Tuterako merindadearen hegoaldeko muturrean. Udalerriko landarediaren artean, mahastiak, olibondoak eta pinudi bakan batzuk ageri dira. Barillasen, Lor aintzirara doan bidea hasten da.

Barillasek Cascante eta Tulebrasekin egiten du muga iparraldean, Ablitasekin ekialdean, Monteagudorekin mendebaldean, eta Zaragozako probintziarekin hegoaldean.

Klima eta landaredia aldatu

Barillasko klima oso lehorra da, urteroko prezipitazioak 350 eta 400mm bitartekoak dira. Batez-besteko tenperatura 14 °C-koa da, eta aldaketa termikoa nahiko handia da. Idortasunaz gain, klimaren ezaugarri nagusietako bat ziertzo haizearen nagusitasuna da. Ezaugarri hauke guztiak, Ebroko depresioaren klimaren ezaugarri propioak dira.

Udazken eta udaberrian Azoreetako antizikloiaren Europarako sartzearekin batera, egun lainotsuak ohikoak izaten dira, Ebro ibarreko herri gehienetan gertatzen den bezala.

Historia aldatu

1119an Nafarroako erresumak Tuteratik musulmanak kanporatzean, Barillas, bertako foruari eta legediari atxiki zitzaion. Gartzia V.a erregeak, Aragoiko koroari kendu zion 1137an, eta bere babesean jarri zituen Barillasko mairuak, garai hartan herriko biztanleriaren gehiena. Dena den, herritarrek, Dueñasko Andre Mariaren monasterioari ordaindu behar zizkieten urteroko hamarrena. Monasterioa 1149an sortu zen Tuteran eta ondoren 1157an Tulebrasera eraman zuten. XII. menderako Barillas jaurerri izan zen arren, 1225an, Antso VII.a erregeak bere jabe, Pedro Sanchez eta Urraca Gili erosi zien, urrezko 3.600 morabetinoen truke.

Zaragoza, Tarazona eta Tuterako apezpiku-egoitzek elkarren lehian aritu ziren, Barillasko San Migel elizaren eskuera nork zeukan erabakitzeko. Azkenik, XII. mendearen amaieran Tarazonako apezpiku-egoitzari egokitu zitzaion. Gaztelua eta landetxea 1320ko Konptoen txostenean ageri ez zirenak, Tarazonako gotzainari saldu zizkieten 1323, eta honek aldi berean Juan Perez de San Juan elizgizonari utzi zion gazteluaren gaineko jabetza. XV. mendean berriro ere Nafarroako korora bueltatzean Leonor printzesak, oinordeko jaurerri moduan eman zituen berriro ere Charles Pasquier delako gizonari.

Barillas jaurerri moduan mantendu zen XIX. mendearen erdialdera arte. 1514an Gaztelako Fernando Katolikoa erregeak, alkatea aukeratzeko eskumena eman zion Charles Pasquierri. XVIII. mendearen amaiera, jaurerria Buretako konteen esku zegoen. 1850an Barillasek uruna eta olioa ekoizten zituzten errota bana zeuzkan. 1822an herria Zaragozako probintziaren barne geratu zen, baina 1823an, erreforma hau bertan behera geratzean, Nafarroako probintziaren barne geratu zen, zehazki 1834. urtean.

Ekonomia aldatu

Barillasko lur komunalek 10 hektarea baino ez dituzte hartzen, eta guztiak larre moduan erabiltzen dira. Laborantza lurren %98 lur-ureztagarriak dira, batez ere, olibondoa landatzeko erabiliak. Bestelako landaketen artean, zainzuria, artoa, eta garagarra nabarmentzen dira. 1954ko abenduaren 9an, "Trujal Cooperativo San Miguel" delako nekazal koperatiba sortu zen. Abeltzaintza bigarren mailako jarduera izan da beti, eta 1935ean 17 zaldi, 27 mando eta 20 asto zeuden arren, 1980ko hamarkadan zaldi bakarra, hiru mando eta hiru asto baino ez ziren geratzen. Abelburuen gutxitzea, nekazaritzan egindako berrikuntza eta makinen agerpenak eragin zuten.

Industriari dagokionez, okela enpresa bat, eta ura banatzeko lantegi bat daude, orotara 16 langile enplegatzen dituztenak (1990eko hamarkadako datuen arabera). Zerbitzuen sektorean, udaletxeko langile, taberna eta dendan lan egiten duten pertsonak daude.

Horrez gain, Barillastik hurbil dagoen Cascanteko lantegi eta enpresetan, hainbat barillastarrek egiten dute lan.

Demografia aldatu

Barillasko biztanleria
Datu-iturria: www.ine.es

2008ko erroldaren arabera, Espainiaz kanpoko etorkin bakarra bizi zen herrian, biztanleriaren %0,52a (Nafarroako batezbestekoaren azpitik).

Politika aldatu

Udal hauteskundeak aldatu

2007an hiru zerrenda independente aurkeztu ziren. Torcasko Talde Independentea (AIT) zerrendako María Teresa Martínez Baigorri aukeratu zuten alkate; Torcas taldearen zinegotzi bakarra zen. La Planako Elkarte Independentea (UILP,2 hautetsi) eta Harmoniarako eta Elkarbizitzarako Taldea (GAC, 2) ere udalbatzan sartu ziren. Ez zen boto baliogaberik izan, ezta zuririk ere. Abstentzioa %9,09 izan zen.

Barillasko Udala (2007)
Alderdia Botoak Aukeratua?
María Teresa Martínez Baigorri (AIT) 78 Bai
Enrique Baigorri Alonso (UILP) 68 Bai
Ramón Martínez Zardoia (GAC) 59 Bai
Jorge Ruiz Martínez (UILP) 57 Bai
José Antonio Antón Baigorri (GAC) 51 Bai

2011n, ordea, zerrenda bakarra aurkeztu zen, Barillaseko Elkarte Independentea (AIB) izenarekin. Aurreko agintaldian GACko zinegotzi izandako José Ramón Martínez Zardoia aukeratu zuten alkate.

Udal Hauteskundeak Barillasen
Alderdi politikoa 2011 2007
Botoak % Zinegotziak Botoak % Zinegotziak
Barillaseko Elkarte Independentea (AIB) %50 5 - -
La Planako Elkarte Independentea (UILP) - - %38 2
Harmoniarako eta Elkarbizitzarako Taldea (GAC) - - %36,67 2
Torcasko Talde Independentea (AIT) - - %27,33 1

Alkateen zerrenda aldatu

2011 José Ramón Martínez Zardoia (AIB)
2007 María Teresa Martínez Baigorri (AIT)
2003 María Teresa Martínez Baigorri (AIT)
1999 María Teresa Martínez Baigorri (AIT)

Udaletxea aldatu

Udaletxea, herria musulmanen esku egon zenetik existitu da. Garai hartako eraikina, Albako dukeak eraitsi zuen Gaztelak Nafarroa indarrez XVI. mendearen hasieran konkistatzean. Eraikin berria XVIII. mendean egin zuten. Udaletxea gaur egun herrigunearen erdian dago. Bi solairu dauzka, goiko solairuan udal bulegoak daudelarik. Kanpoaldea, inguruko eraikuntzen ezaugarri berak dauzka, margoturiko fatxadarekin. Udala alkatea eta lau zinegotzik osatzen dute. Barillasko udaleko idazkaria, Monteagudo eta Tulebrasko idazkari ere bada.

  • HELBIDEA: San Migel Kalea, 1

Azpiegitura eta garraioak aldatu

Alberto Elcarte autobus konpainiak Barillas Tuterarekin batzen du. Autobus lineak, honako ibilbidea egiten du:

Kultura aldatu

Euskara aldatu

Nafarroako gobernuak egindako Euskararen Foru Legearen arabera, Barillas, eremu ez-euskalduneko udalerria da, eta hori dela eta, gaztelania da hizkuntza ofizial bakarra. 2018eko erroldaren arabera, herritarren %0,00 ziren euskaldunak.

Jaiak eta ospakizunak aldatu

Barillasek San Antonen omenez ospatzen ditu jaiak urtarrilean. Horrez gain, herriko jai nagusiak uztailean izaten dira San Migelen omenez. Udaberriko jaiak maiatzaren 15ean antolatzen dira.

Zerbitzuak aldatu

Barillas honako elkarteen kidea da:

  • Mancomunidad de Aguas del Moncayo: Udalerriaren ur-horniketaz arduratzen da eta Corellan du egoitza.
  • Erriberako Hondakin Solidoan Kudeaketarako Mankomunitatea: Tuteran egoitza duen Erriberako udalerrien elkartea da.
  • Queiles Ibarreko Zerbitzu Sozialen mankomunitatea: Cascanten du egoitza.
  • Administrazio Zerbitzuen Calibus elkartea: Ablitasen du egoitza.

Ondasun nabarmenak aldatu

San Migel parrokia aldatu

San Miguel parrokia, XV. mendeko erretauladun eliza. Elizak, adreiluzko dorre mudejar baten arrastoak kontserbatzen ditu, baina eraikinaren gehiengoa nahiko berria da. Presbiterioaren aurrean, erretaula gotikoa dago, XV. mendean egurrez eginiko irudiekin, Carlos Pasquier Agorretak nahi bezala.

Barillasko gaztelua aldatu

Antzinako Nafarroako erresumaren gazteluaren gainean jauregi bat eraiki zen XVI. mendean. Jauregi honi buruzko lehen aipamena 1637koa da. Jaurerria Monteagudoko Sanchez familiarena izan zen, eta 1466an Charles Pasquierren eskuetara igaro zen. Ondorengoa, bere semea izan zen Juan Pasquier. Jauregia bertan behera geratu zen, eta urteetako utzikeriaren ondorioz 1976ko abuztuan, behera bota behar izan zuten guztiz.

Erreferentziak aldatu

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Nafarroa