Barbara Regina Dietzsch

margolari eta grabatzailea

Barbara Regina Dietzsch (Nuremberg, 1706ko irailaren 22aib., 1783ko maiatzaren 1a) bavariar margolari eta grabatzailea izan zen, bere irudi botanikoengatik eta, zehazkiago, izadi hilengatik ezaguna.[1]

Barbara Regina Dietzsch
Bizitza
JaiotzaNurenberg1706ko irailaren 22a
Herrialdea Alemania
HeriotzaNurenberg1783ko maiatzaren 1a (76 urte)
Familia
AitaJohann Israel Dietzsch
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzakalemana
Jarduerak
Jarduerakmarrazkilaria eta margolaria
Lantokia(k)Nurenberg

Biografia aldatu

Barbara Regina Dietzsch Nurembergeko hiri estatu inperial librean jaio zen.[2]

Dietzsch familiako hainbat kide (aita Johann Israel, neba Johann Christoph eta ahizpa Margareta) Nuremberg gazteluko gortean aritu ziren lanean eta guztiak ziren margolariak.[2]

Barbara Regina Dietzsch-ek bere ahizpa Margaretari irakatsi zion margotzen.[1]

Nikolaus Christopher Matthes margolariarekin ezkondu zen eta bikotea Hanburgon bizi izan zen.[1]

Azkenean, Nurembergera itzuli zen bizitzera Barbara Regina Dietzsch eta bertan hil zen 1783ko maiatzaren 1ean.[2]

Lana aldatu

Akuarela eta gouache teknika bidezko animalia eta landareen margolanetan espezializatu zen Barbara Regina Dietzsch.[2] Batez ere loreak, txoriak eta maskorrak margotzen zituen.[1]

Bere lanak ezagutzen dira atzealde monokromatikoengatik (sarri marroiengatik).[1] Margolan horiek grabatu bihurtzen zituen gero, gehienetan berak.

Bere lanak hainbat herrialdetan saldu zituen: Alemania, Ingalaterra, Herbeherak eta Frantzia.[2]

Berez, ez zituen liburuak ilustratu, baina bere lanak historia naturaleko alemaniar liburuetan erabili izan dira.[1]

Bere lanak beste artistetan eragin zuen, esate baterako Ernst Friedrich Carl Lang artistan.[1]

Germaine Greeren arabera lan oso zehatzak egiten zituen, baina antzinako ikutua emateko gaitasuna zeukan."[3]

Barbara Regina Dietzschen eta bere familiako beste kide batzuen artean estilo eta gai antzekotasun handiak zeudenez, batzuetan zaila da lanen egilea zehazki nor den jakitea.[2]Dietzsch familiak artea erabili zuen mundu naturala marrazteko, garai hartako Natura filosofiaren eta zientziaren aurrerapenak jarraituz.[2]

Lan nabarmenak aldatu

  • Passiflora caerulea, urrebotoi lora sorta ranunculus eta tulipa sorta, Royal Horticultural Society Lindley Library-k, 2013an erosia.[6]

Galleria aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. a b c d e f g Gaze, Delia; Mihajlovic, Maja; Shrimpton, Leanda (1997): Dictionary of Women Artists: Artists, J-Z. Taylor & Francis. 459. or. ISBN 978-1-884964-21-3..
  2. a b c d e f g "Barbara Regina Dietzsch". Collections. Fine Arts Museums of San Francisco. 2023-12-06 kontsultatua.
  3. Germaine Greer (2 June 2001). The Obstacle Race: The Fortunes of Women Painters and Their Work. Tauris Parke Paperbacks. 247. or. ISBN 978-1-86064-677-5..
  4. Rinaldi, Furio (2021-04-21): "The Wild Inventiveness of Barbara Dietzsch: a Dandelion with a Tiger Moth, a Snail, A Beetle, and a Butterfly" In Fine Arts Museums of San Francisco. Kontsultatua: 2023-12-07.
  5. "Dandelion". Collection. The J. Paul Getty in Los Angeles. Kontsultatua: 2023-12-07.
  6. "Botanical Art Collections in the RHS Lindley Library - Occasional Papers from the RHS Lindley Library, volume 16, June 2018" Kontsultatua: 2023-12-07.

Kanpo estekak aldatu