Barainka
Barainka (herri hizkeran Barinke) Ispasterko auzoa da.
Barainka | |
---|---|
Euskal Herria | |
Kokapena | |
Herrialdea | Bizkaia |
Udalerria | Ispaster |
Administrazioa | |
Posta kodea |
|
INE kodea |
|
Geografia | |
Koordenatuak | 43°21′20″N 2°33′44″W / 43.35556°N 2.56222°W |
Garaiera | 222 metro |
Demografia | |
Biztanleria | 24 (2023: Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragilea Espresio akatsa: Ez dago operadorerik -(r)entzat) |
Toponimia aldatu
Toponimoa aspalditik dokumentatu egin da.[1] Euskal deitura ere bada.
"Barainka" toponimoak, Augustin Zubikarairen ustez, "iru leku edota elorri beltza dagoen tokia" esan nahiko luke.[2]
Geografia aldatu
Barainka auzoa Eara doan errepideak egiten duen mendi-lepoaren inguruan dago.
"Barainka kofradia" izeneko egiturak etxe hauek hartzen ditu: Madarieta (Mata), Madarieta Etxebarri, Belaustegi, Zabala, Barainka Gojeaskoa (Nañone), Barainka, Olabe, Barainka Ansonea, Bengoetxea, Irazegi Goenengoa, Irazegi Erdikoa, Irazegi Beaskoa, Arrizubieta, Balzola (Jaunene).[2]
Auzoa karst egitura geologiko batean kokatua dago, leize eta haitzulo ugarirekin. Oraindik egitura hidrografikoa zehazteke dago, baina tontorrean kokatua egonik, seguru aski auzoaren mendebaldeko kobazuloak ura Eako itsasadarrera isurtzen dute Argin errekatik, eta ekialdekoak berriz Lea ibarrera, Galarregi-Iñubija-Urgitxi lurpeko sistemaren bidez.[3]
Demografia eta biztanleria aldatu
2008ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera, auzoak 22 biztanle zituen.
2000 | 2001 | 2002 | 2003 | 2004 | 2005 | 2006 | 2007 | 2008 |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|
28 | 25 | 25 | 25 | 23 | 25 | 25 | 24 | 22 |
Iruditegia aldatu
Barainkako ikuspegia Soloaran auzotik, eta baserri batzuk.
Bestelako jakingarriak aldatu
Kobeaga izeneko parajeko haitzuloetan Mesolito eta Neolito aroetako bizitegiak identifikatu dira.[4]
1980 urtean, ETAk atentatu bat burutu zuen Barainka auzoan: materiala Kobeagan ezkutatu zuten, eta ekintza errepidean burutu zuten. Ondorioz, zazpi pertsona hilik gertatu ziren.
Erreferentziak aldatu
- ↑ «Barainka - Lekuak - EODA» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2022-04-06).
- ↑ a b 1914-, Zubikarai, Augustin,. (1987). Ipazter. J. Fernandez Egiguren PMC 33157357. (Noiz kontsultatua: 2022-03-29).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Asteroko kronikie» actualid-ades.blogspot.com (Noiz kontsultatua: 2022-03-29).
- ↑ «Kobeaga-II. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2022-03-29).
Ikus, gainera aldatu
Kanpo estekak aldatu
Artikulu hau Bizkaiko geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |