Banon Proventza Garaiko Alpeak departamenduko antzinako errezetetan oinarrituta ekoizten den frantziar gazta txikia da. Bere izendapena Lure eta Ventor udalerrien artean kokatzen den Albion ordekako herri txiki batetik dator. Behi esne gordinez eginiko gazta bat da, 6tik 7 zentimetrotako diametroa du eta ehunen bat gramoko pisua.

Banon
Jatorrizko herrialdea Frantzia
EskualdeaProventza Garaiko Alpeak, Drôme, Alpe Garaiak, Vaucluse
Esnearen jatorriaBehia
PasteurizatuaEz
EgituraBiguina
Neurriak6-7 cm
Pisua100 gr
Zahartze denbora3 aste
Ziurtagiria2003

Erromatar garaiko ezaguna zen. Gertakari modura, 161an Antonino Pio erromatar enperadorea gazta jan eta ondoren honen oreak sorturiko ondoezaz hil zen. Erdi Aroko mahaietan ere gustu handiz jaten zen, eta XIX. mendean Jules Verne eta Frédéric Mistral idazleek bere zaporea goraipatu zuten.

Kanpo estekak aldatu