Bamijan edo Bamian (Persieraz: بامیان ), Afganistango 34 probintzietako bat da, herrialdearen erdialdean dagoena. 14.175 km²-ko azalera du[1] eta 2009ko estimazioaren arabera 404.700 biztanle zituen.[2] Hiriburua Bamijan hiria da.

بامیان
Bamijan
 Afganistan
Administrazioa
Estatua Afganistan
ISO 3166-2AF-BAM
HiriburuaBamijan
Zatiketa
Geografia
Koordenatuak34°45′N 67°15′E / 34.75°N 67.25°E / 34.75; 67.25
Azalera14.175 km²
MugakideakSar-e Pol probintzia, Wardak probintzia eta Parwan probintzia
Demografia
Biztanleria495.557 (2021)
3.157 (2006)
alt_left 244.392 (%49,3) (%50,7) 251.165 alt_right
Dentsitatea28,55 bizt/km²
Informazio gehigarria
HizkuntzakPersiera (Hazarera dialektoa)
Ordu eremuaUTC+4:30
Hizkuntza ofizialadari eta paxtuera
Ordu eremuaUTC+04:30
www.

Hazarajat eskualdeko probintziarik handiena da eta biztanle gehienak Hazara etniakoak dira.

Antzina erdialdeko Afganistandik igarotzen ziren Zetaren Bideko karabanak, Erromatar Inperioa, Txina eta Erdialdeko eta Hegoaldeko Asiaren artean salgaiak garraitzen zituztenak. Harreman horiei esker elementu greko, budista eta pertsiarrak konbinatzen zituen Arte greko-budista garatu zen. Lanik ezagunenak Bamijango Budak ziren, labarrean zizelkatutako bi estatua erraldoi (bat 55 metrokoa bestea 38 metrokoa). 2001eko martxoan talibanek bonbardatu eta txikitu zituzten irudi hauek.[3]

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu

 
Band-e Amir aintzirak Bamijan probintzian