Baltzu komanditario

Merkataritzan jarduteko izatezko edo legezko pertsona bi edo gehiago izen berarekin elkartu diren enpresa pribatua

Baltzu komanditario edo komanditako baltzu baltzu pertsonalista bat da, non bere ezaugarri nagusia bazkide taldeen elkarbizitza da. Bazkideak erantzukizun mugagabea dute gizarte zorren aurrean eta baltzuaren kudeaketan parte hartzen dute eta beste bazkide komanditario batzuk ez dute kudeaketan parte hartzen eta bere erantzukizuna ezarritako kapitalean mugatzen da.

Baltzu motak aldatu

Baltzu komanditarioa, bi zatitan banatzen dira, komanditario sinplea eta akzio bidezko komanditarioak.

  • Baltzu komanditarioa bakunak, ez daude derrigortuta bere urteko kontuak aurkeztera, ezta merkataritza-erregistroan ere, baldin eta, ariketa bukatzen duten epean, bere bazkide kolektibo guztiek baltzu nazionalak edo atzerrikoak izan beharko dute.
  • Akzioen bidezko baltzu komanditarioa, derrigortuta daude bere kontuak aurkeztera, baita merkataritza-erregistroan ere, Espainiako Merkataritzako Kodearen 257. artikuluan dauden mugak gainditzen dituenean. Baltzu anonimoei aplikatzen zaizkien lege berdinak aplikatuz. Akzio bidezko baltzu komanditarioa, baltzu kapitalistatzat hartzen da.

Baltzu komanditarioaren eraketa, eskritura publikoz gauzatzen da, eta hau merkataritza-erregistroan ageri behar da. Eskritura publikoan, baltzu kolektiborako datu berak adierazi beharko dira.

Eskritura aldatu

Baltzu komanditario sinple bateko eskrituran azaldu beharko dute:

  • Izen, abizen eta bazkideen helbideak.
  • Baltzuaren izena.
  • Baltzuaren izenpea eta konpainiaren kudeaketa esku jartzen direnen izen eta abizenak.
  • Bazkide bakoitzaren ekarpenak kapitalean, diru balioz beti.
  • Baltzuaren iraupena.
  • Kudeatzaileari erabilera partikularrerako zuzentzen zaizkion diru-kopuruak, baleude.
  • Bazkideek beharrezko ikusten dituzten beste edozein itun.
  • Eratzen duten bazkide-kopurua.

Bazkideak aldatu

Bazkide komanditarioen erantzukizuna egin duten ekarpenera murrizturik dago zor sozialen aurrean, edo kasuaren arabera, konprometitua, zorra ekarpenaz gain badago.

Baltzu komanditarioaren izenean ezin du bazkide baten izenik izan; ez betetzekotan, bazkide kolektibo moduan erantzungo dute, hauen abantailarik aprobetxatu ezinda.

Bazkideen eskubideak aldatu

  • Ezin dute parte hartu baltzuen kudeaketan (Espainiako Merkataritzako Kodearen 148.artikulua) bazkide kolektiboak bakarrik.
  • Ezin dute aztertu egoera administratibo eta kontablerik. (Espainiako Merkataritzako Kodearen 150. artikulua)
  • Irabazietan parte hartzea.

Abantailak eta desabantailak aldatu

Abantaila bezala aipatu daitezke:

  • Erakusten duen abantaila nagusia akzioen bidezko inbertitzaile gehiago erakartzea da.
  • Bazkide taldeak beste batzuen kapital erakarri ditzakete, hauek enpresaren kudeaketan parte hartu gabe.
  • Bazkide komanditarioak erantzukizun mugatua dute.

Desabantaila nagusiak:

  • (Venezuela) 60.000 bolivarreko kapital minimoaren beharra izatea.
  • Prozedura oso zailak izatea, baltzu anonimoaren antzekoak.
  • Erantzukizun mugagabea eta bateratua administrazioko bazkide-taldeak.

Zerga-sistema aldatu

Baltzu komanditarioek Espainian zergak ordaintzen dute elkarteen gaineko zergen bidez eta ezin dira erregimen sinplifikatuan babestu, ezta ere balio gehigarriaren gaineko baliokidetasun errekarguan. Elkarteen gaineko zerga %30 da. Erregimen fiskal berezia dado tamaina txikiko enpresentzat, hauetan elkarteen gaineko zerga %25era pasatzen da lehenengo mozkinen 120.202,41 eurorentzat.

Legedia aldatu

Argentina aldatu

Argentinako zuzenbidean aurki ditzakegu merkataritza-baltzuen legea 19.550. baltzu komanditario bakunak: 134. artikulutik 186.ra. Akzioen araberako baltzu komanditarioak: 315. artikulutik 324. artikulura.

Espainia aldatu

Espainiako erregimen juridikoa 1/2010 errege dekretu legean kokatzen da, honekin kapital baltzuen legeak onartutakoa babesten da (akziozko baltzu komanditarioentzat) eta merkataritza erregistroen araudian (baltzu komanditario bakunentzat).

Kanpo-estekak aldatu