Balendin Enbeita

euskal idazlea

Balendin Enbeita Goiria (Muxika, Bizkaia, 1906ko maiatzaren 20a - 1986ko azaroaren 20a) bertsolari eta euskal idazlea izan zen.

Balendin Enbeita
Balendin Enbeitaren omenezko eskultura Bilboko Areatzako parkean Irudi gehiago
Bizitza
JaiotzaMuxika1906ko maiatzaren 20a
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
HeriotzaMuxika1986ko azaroaren 20a (80 urte)
Heriotza moduaistripuzko heriotza
Familia
AitaKepa Enbeita
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakbertsolaria eta idazlea
KidetzaEuskaltzaindia
Zerbitzu militarra
Adar militarraEusko Gudarostea
Parte hartutako gatazkakEspainiako Gerra Zibila

Literaturaren Zubitegia: 331

Biografia aldatu

Muxikako Usparitxa-Jauregi baserrian jaio zen, Kepa Enbeita Urretxindorraren eta Benita Goiriaren semea.[1] Aitari jarraiki, txikitandik erakutsi zuen bertsolaritzarako zaletasuna. 1929an, hogeita hiru urte besterik ez zituela, Bizkaiko Lehen Txapelketa irabazi zuen, eta 36ko Gerraren ondorengo lehen bi txapelak ere jantzi zituen.

Gerra garaian, Eusko Gudarostearen barnean, Bizkaiko frontean izan zen eta 1937ko abenduaren 1ean hamabi urteko espetxe zigorra ezarri zioten. 1941era arte kartzelan izan zen.[1]

Umetan hildako batez gain, sei seme-alaba izan zituen: Kepa, Abel, Libe, Moises, Joseba Andoni eta Jon.

 
Balendin Enbeitaren monumentua Bilboko Areatzan

Bertsolari eskolen mugimendua harekin batera sortu zela esan liteke, hark eman baitzituen lehen urratsak bertsolarien eskolaratze-bidean, Garriko bertso-eskola sortuz; baina plazagizona izateaz gain, bertsoak idatziz ere eman zituen. Eta bestelakorik ere paratu zuen paperetan: garaiko aldizkarietan hainbat poesia eskaini zituen eta baita Jesukristoren bizitza kontatzen duen antzerki-obra musikal bat ere.

Baserriko teilatua konpontzen ari zela erorita hil zen, Bizitzaren joanean liburuaren bigarren partea prestatzen ari zenean.

Gaur egun, Bilboko Areatzako parkean haren omenezko eskultura bat dago.


Lorpenak aldatu

Lanak aldatu

Biografia aldatu

Bertsoa aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. a b Arana Martija, Jose Antonio. Balendin Enbeita Goiria. Euskaltzaindia.

Kanpo loturak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Balendin Enbeita