Balaton

Balaton lakua» orritik birbideratua)

Balaton[1][2] Hungarian dagoen aintzira da, Europa Erdialdeko handiena eta helburu turistiko nagusia. Hungaria estatu itsasgabea denez, batzuetan Hungariako itsasoa izena ematen zaio. Zala ibaiak ur hornitzaile nagusia da eta Sió ubideratua, hustubide bakarra.

Balaton
Datu orokorrak
Garaiera104 m
Motarift-laku, geographical small region of Hungary (en) Itzuli eta aintzira
Luzera78 km
Zabalera15 km
Azalera592 km²
Sakonera12,5 m
Bolumena1.900 hm³
Geografia
Map
Koordenatuak46°51′N 17°43′E / 46.85°N 17.72°E / 46.85; 17.72
Hidrografia
Betebidea
HustubideaSió ibaia
Erresidentzia denbora2 a
Arroaren azalera5.181 km²
Arro hidrografikoaDanube basin (en) Itzuli

Izena aldatu

Hungarieraz, aintziraren izena Balaton da (ezizenez Balcsi eta, batzuetan, Hungariako itsasoa). Latinez Lacus Pelso da («aintzira azala», hots, sakonera gutxikoa), alemanez Plattensee, eslovakieraz Blatenské jazero eta kroazieraz/serbieraz Blatno Jezero.

Izenak aintzira lohia esan nahi du gutxi gorabehera eslavieraz (blato hitzak lohi edo lokatz esan nahi baitu). Hungarierazko izena blato hitzetik eratorria da, baina gaurko hungarieraz ez du esanahi zehatzik.

Klima aldatu

Balaton aintzirak eskualdeko euri kopuruan eragiten du. Eskualdeak 5-7 cm gehiago jasotzen ditu, Hungariako beste eskualdeek baino. Horrela, egun hodeitsuagoak eta tenperatura epelagoak eragiten ditu. Aintziraren urazala izoztu egiten da negu hotzenetan.

Eskualdeko klima mahatsondoak hazteko eta ardoa ekoizteko egokia da. Aintzirak eguzki-erradiazioa islatu eta mahatsa heltzeko behar den eguzki-argia bikoizten du. Klima mediterraneoaren antzeko eguraldiak eta bertako lur bolkanikoak mahatsondoaren landaketa ahalbidetu du, erromatarren garaitik.

Herriak aldatu

 
Balaton aintzira ertzeko herriak.

Ipar ertza aldatu

Ekialdetik mendebaldera:

Balatonfőkajár - Balatonakarattya - Balatonkenese - Balatonfűzfő - Balatonalmádi - Alsóörs - Paloznak - Csopak - Arács - Balatonfüred - Tihany - Aszófő - Örvényes - Balatonudvari - Fövenyes - Balatonakali - Zánka - Balatonszepezd - Szepezdfürdő - Révfülöp - Pálköve - Ábrahámhegy - Balatonrendes - Badacsonytomaj - Badacsony - Badacsonytördemic - Szigliget - Balatonederics - Balatongyörök - Vonyarcvashegy - Gyenesdiás - Keszthely

Hego ertza aldatu

Ekialdetik mendebaldera:

Balatonakarattya - Balatonaliga - Balatonvilágos - Sóstó - Szabadifürdo - Siófok - Széplak - Zamárdi - Szántód - Balatonföldvár - Balatonszárszó - Balatonszemes - Balatonlelle - Balatonboglár - Fonyód - Bélatelep - Balatonfenyves - Balatonmáriafürdő - Balatonkeresztúr - Balatonberény - Fenékpuszta

Erreferentziak aldatu

  1. Euskaltzaindia: 60. araua: Aintzirak.
  2. Euskaltzaindia: 159. araua: Europako toponimia fisikoa.

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu