Bakzeoak Iberiar penintsulako iparraldeko goi-lautadan presentzia egonkorra izan zuen lehen herritzat har daitezke, garai historikoetan dokumentatuak. Herri honen esistentzia, gutxienez, K.a. III. mendetik frogatua dago. Polibiok, bera zuzeneko lekuko izan ez zen arren, Helmantika (Salamanka) eta Arbucala (El Viso de Bamba Zamorako probintzia), Anibalek hartu zituela dio.

Talde etniko infotaulaBakzeo

Motaetnia
PeriodoAntzinate klasikoa

Jatorria eta etnia partaidetza aldatu

Bakzeoak, ohi, zeltiberiar taldean sartzen dira, eta bere jatorria, iberiar-liguriar substratuan bilatu behar da. Tokiko eboluzio prozesu konplexu bat, beste kultura batzuetatik zetozen elementuen ekarpenekin, elementu etniko berrien gehitzearekin edo inguruko beste herri batzuekin izandako harremanekin, zibilizazio bakzeoa emango du emaitza bezala.

Beste teoria berriago batzuek bakzeoak, zeltar herria direla diote, belobakoen taldekoak, K.a. 600. urtean Europa iparraldetik abiatuko zirenak, belgiarren zelta taldeko beste herri batzuekin batera, herri germaniarrek eginiko presioaren ondorioz, penintsula barneko lurretara, K.a. VI. mendearen erdialdera helduz, arebakoak bezalako beste herri batzuekin batera. Arebako izenak, ekialdeko bakzeo baino ez du esan nahi.

Osagai kulturalak aldatu

Aztarnategien azterketetan, bakzeoen kulturako osagaiak daude, lehenagoko kulturen arrastoen gainean (Valladolideko Soto de Medinillaren kasuan bezala), non Neolitotik, II. Burni Arorarteko, hau da, bakzeon aroa, biztanletze ebidentziak aurkitzen diren, goi ordokiko toki honetako giza taldeen eboluzioa nolabaiteko xehetasunez aztertzea ahalbidetzen duena, zibilizazio honen teoria ebolutiboari tokia utziz.

Espainia hegoaldearekin lotura duten alde kulturalen balorazioak, lehen ikerketetan oso kontuan hartu ez direnak, estainuaren barne ibilbideari buruz eginiko azterketek emandako datuekin batera, 1970etik aurrera, bakzeoen zibilizazioaren eraketaren ezagutzan aurrerapen nabarmenak egitea ahalbidetu dute. Gaur egun, frogatua dirudi Tartesiar zibilizazioaren punturik goreneko garaian, estainuaren merkataritzarako lurreko bide baten esistentzia. Bide honek, beranduago Antzinako Erroman erabiliko zenarekin bat egingo zuen, Via de la Plata edo Zilarraren Bidea bezala ezaguna delarik. Mendeetan bide honen igarotzeak, harremanetan jarri zituen penintsula erdialdeko herriak, hegoaldeko herri garatuagoekin.

Eremu geografikoa aldatu

Bakzeoen zibilizazioa, Iparraldeko Goi Ordokiaren erdialdean hedatzen zen, Duero ibaiaren bi ertzetan. Valladolideko probintzia bere osotasunean hartzen zuten, eta egungo Gaztela eta Leongo gainontzeko probintziak, Soriako probintzia ezik, zati batzuetan bakarrik.

Gaur egun, euren mugak zehaztea nahiko zaila da, denboran zehar aldatu baitziren. Erromatarrak heldu zirenean, Cea eta Esla ibaiek banatzen zituzten bakzeoak ipar-mendebaldean zituzten asturiarretatik, Esla eta Pisuerga artean marrazten den lerroak, Carrion de los Condes palentziar herriaren iparraldean, kantabriarrekin zuten muga zen bitartean. Ekialdean, Pisuerga eta Arlanza ibaiek adierazten zuten turmogoekin zuten muga, eta, hegoalderago, Soria eta Segoviako probintzietan, arebakoak ziren euren bizilagun eta aliatuak. Hegoaldetik eta hego-mendebaldetik, betoiekin zuten muga zehaztea zailagoa da (beharbada, Trabankos/Guareña ibaien ingurua). Ziur asko, kontaktuan jarri ziren lusitaniarrekin, Zamorako probintziaren mendebaldean.

Kanpo estekak aldatu