Bakteriostatikoa bakterioen hazkuntza inhibitzen duen substantzia orori deritzo. Eragile bakteriostatikoek ez dituzte bakterioak zuzenean hiltzen, baina haien ugalketa galarazten dute.

Antibiotiko gehienak bakteriostatikoak dira. Bakterioen ugalketa inhibitzen dute zelula hormaren sintesia eragotziz (penizilina, bazitrazina, zefalosporinak...) edo erribosomen gainetik jardunez (proteinen itzulpena inhibituz: estreptomizina, kloranfenikola, tetraziklinak...).

Eragile bakteriostatikoek organismoaren immunitate-sistemarekin batera jardun behar dute; horiek bakterioen hazkuntza eta bakterio berrien agerpena eragozten dute, baina azken honek deuseztatu behar ditu bakterio zaharrak.


Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu