Baketik

Oñatiko Arantzazun 2006ko urriaren 14an sortu zen bake erakundea

Baketik bakea sustatzeko helburua duen euskal erakundea da, giarte zibiletik abiatutakoa, gatazken konponbidea bilatzen duena, giza eskubideetan oinarriturik.[1]

Baketik
Datuak
Motagobernuz kanpoko erakundea
HerrialdeaEspainia
Agintea
Egoitza nagusi
Historia
Sorrera2006ko urriaren 14a
webgune ofiziala

Erakunde independentea da, ez dago instituzio publiko edo pribatuei organikoki lotua, eta bere lanaren eta diru-laguntzen bidez finantzatzen da.

Egitasmoa aldatu

Erakunde autonomo, laiko, akonfesional eta funtzionamendu plural eta irekiko gisa definitzen du Baketikek bere burua.

Baketikek "eraldaketa sozialerako konpromisoan oinarritutako gatazken konponketan ardazten du bere lana, giza eskubideen eremutik beti". 2013tik aurrera, hausnarketa prozesu baten ondoren, hiru gai-multzotan finkatu du bere egitekoa: bakegintza, eraldaketarako artea eta ekintza soziala.[2]

Tresna eta egitasmo konkretuak ere bultzatu izan ditu taldeak. Esate baterako Bizizikasi pedagogia proiektua, Pertsona izaten hezi oinarri teorikoa, Izeba harrera familien proiektua[3], eta Latinoamerikako eta Afrikako herrialdeetan ere garatutako proposamen zenbait.

Historia aldatu

Oñatiko Arantzazun 2006ko urriaren 14an sortu zen bake zentro gisa. Bultzatzaileak Arantzazuko Santutegiko frantziskotarrak izan arren, zentro laiko eta akonfesionala gisa aurkeztu zen Gandiaga Topagunean[4]. Elkarri gizarte mugimendutik zetozen pertsonak eta beste laguntzaile batzuek ere parte hartu zuten sorreran.[5]

Zentroa aurkeztu zenean helburu nagusia bakea eta etika bat egitea eta lantze horren ondorioak ahalik eta gehien zabaltzea azaldu zuten.[6]

2012. urtean frantziskotarren erakundetik askatu zen organikoki Baketik.[5] 2013an Jonan Fernandezek elkartearen lehendakaritza utzi zuen, eta egoitza trasladatu zuten halaber Gandiaga Topaguneatik Tolosara.[7]. Iker Usonek hartu zuen erakundearen lekukoa orduan, 2014-2017 tartean izan zen zuzendari, eta bere ondoren Inesa Ariztimuño (2017-2020) eta Maider Maraña (2020tik) izan dira zuzendariak.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu